Denboraldi amaiera ezin hobea aniztasunean elkartuta

2022, Jun 15

V. Inklusibo Txapelketarekin amaitu du talde barneratzaileak 2021-2022 denboraldia giro eta umore bikainean.

HCREko talde barneratzaileak Hernani Club Rugby Elkarteak antolatzen duen txapelketarekin amaitu du 2021-2022 denboraldia. Bultza Ligaren sorrerarekin eta bidaiez betetako denboraldi erabat arrakastatsua izan da eta amaiera ere handia izan zuen pasaden larunbatean XVIII. Garagardo Azokan. V. Inklusiboko Txapelketako sari banaketak jarri zion amaiera eta Udaletxeko zenbait arduradunek, Joxe Elosegi HCREko Lehendakariak eta Xabi Prietok jarri zituzten txapeldunei garaikur eta txapelak.

Gainera, baita ere aipamen berezia egin nahi dio HCREak Maialen Chourrat eta Alba Menendez piraguista eta eskubaloi txapeldunei txapelketa honetarako eskainitako laguntzagatik.

V.Inklusibo Txapelketa ekainaren 11ean ospatu zen eta bi zatitan banatuta egon zen eguna. Lehenik eta behin, errugbi tokapeka izan zen Landare-Tokin eta arratsaldean, hirrugarren denboraren ondoren, Herri-Kirolen bitartez eginiko sentsibilizazio saioa. Goizeko zein sari banaketako argazki gutiak hurrengo estekean ikus daitezke.

V.Inklusibo Txapelketako Argazkiak – https://photos.app.goo.gl/XSCg4mSmWmT5DHYM8

Errugbi topaketan guztira zazpi talde aritu ziren nahiz eta La Llanera eta Arrasate Errugbi Taldeek talde bakarra osatu. Alde horretatik, HCREak eskerrak eman nahi dizkiei bi taldeei Inklusibo Txapelketara animatu eta beraien parte hartzeagatik. Quijote, Cullera, Getxo, Uni Bilbao eta Hernani izan ziren gainontzeko taldeak.

Sari banaketara iritsi aurretik egindakoaren laburpena hurrengo bideoan uzten dugu.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...