V. Inklusibo Txapelketa

Jun 6, 2022 | Berriak | 0 Comentarios

“Aniztasunak elkartzen gaitu” lelopean jokatuko da datorren ekainaren 11ean Landare-Tokiko errugbi zelaietan inklusibo txapelketako bosgarren edizioa sei talderen bisitarekin.

Hernani Club Rugby Elkarteak V. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 11erako. Pandemiaren aurreko egiturari jarraituz, zazpi taldek parte hartuko dute goizean Landare-Tokiko errugbi zelaietan eta arratsaldean, sentsibilizazio saioa izango da Hernaniko erdigunean. Edizio honetako sari banaketa elkarteak antolatzen duen XVIII. Garagardo Azokan izango da Xabi Prietoren babesarekin.

Etxeko taldearekin batera, Toledoko El Quijote, Cullera RC eta Asturiasko Asociación Llanerense de Rugby taldeak izango dira. Gainera, Bultza Ligan aritu diren Getxo RT, Uni Bilbao Rugby eta Arrasate RT taldeak ere Landaren izango dira. Topaketa goizeko 10:00etan abiatuko da orduerdiko partidak jokatuz.

Hernaniko Inklusibo Txapelketan talde guztiak izango dira garaile eta guztiek eramango dute garaikurra. Horretaz gain, talde batek eramango du Inklusibo sariaren txapela etxera. Talde bakoitzeko arduradunek eta epaileek bost parametro izango dituzte gainontzeko taldeak baloratzeko: partaidetza denborari dagokionez eta jokoari dagokionez, joko garbia, alaitasuna eta giro ona eta taldearen maila teknikoa

HCREak antolatzen duen XVIII. Garagardo Azoka aprobetxatuz, txapelketako parte-hartzaile guztiek hirugarren denbora Atsegindegi plazan egingo dute. Covid 19aren bi urteko eraginaren ondoren, sentsibilizazio saioak itzuliko dira txapelketarekin batera. Edizio honetan, Ezkiaga Pasealekuan (Tilos) izango dira herri kirolen bidez, arratsaldeko 17:00etan.  

Sentsibilizazio saio honek helburu bikotza izango du. Alde batetik, herriaren aurrean inklusibotasunari ikusgarritasuna ematea eta bestetik, txapelketako partaide guztiei tarte ludikoa eta sozializatzailea eskaintzea, gure kulturaren berri emanez. Taldeetako jokalariek kolore desberdinetako kamisetak jantziko dituzte eta ondoren talde guztietako jokalariak nahastu egingo dira koloreka. 

Txingetan, lokotxetan, soka-tiran, harri jasotzen, ingudea altxatzen eta palan ariko dira Etxeberria Ikutza anai-arrebek gidatuta. Imanol prestatzailea da, Idoia harrijasotzailea (3 aldiz Euskadiko txapelduna eta emakume mailako markak dauzka, 163 kg eta 118 kg esku bakarraz) eta Gorka pentatloilaria (harria jasotzen 200 kg eta Euskadiko ingude txapelduna 2019 eta 2020an).

Ondoren, eta Hernaniko txistulari eta zenbait musikarik lagunduta, parte-hartzaile guztiak Atsegindegi Plazara itzuliko dira jai giroan, V. Inklusibo Txapelketako sari banaketa ospatzeko. Euskal Errugbi Federazioko, Hernaniko Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera Xabi Prieto futbol jokalari ohia izango dira garaikurrak banatzeko arduradunak. 

Amaieran, parte hartzaile guztiek batera edizio honetako leloa aldarrikatuko dute: ANIZTASUNAK ELKARTZEN GAITU!

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Garaipen handia denboraldia hasteko

Garaipen handia denboraldia hasteko

Landare Tokira gerturatu ziren zale guztion indarrarekin 15 eta 14 irabazi zion Hernanik Getxori trikoloreen estreinekoan. 2023-2024 denboraldia 2. jardunaldian hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak atsedenaldiaren ondoren eta emaitza aldetik ona baina hobea izan da....

Alon Automotive Hernani M23

Alon Automotive Hernani M23

Irunen kokatuta dagoen ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloko enpresa izango da bigarren urtez jarraian M23 taldearen babesle nagusia Hernani Club Rugby Elkartea 2023-20223 denboraldia hasteko prestaketa lanetan murgilduta dago eta bigarren...

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Inguruko jokalarien fitxaketei buruz ORDIZIA RUGBY ELKARTEAK kaleratutako erantzuna aztertu ondoren, ulertzen dugu talde goierritarrak ez duela inongo asmorik bere jarrera edo fitxaketa politika aldatzeko. Beraz, Hernani Club Rugby Elkartearen aurreko komunikatuan...