Hernani Club Rugby Elkarteko talde barneratzailea Madrilen egon da pasaden asteburuan Ingenieros Industriales taldeak antolatutko txapelketako lehen edizioan parte hartzeko. Larunbatean egun osoko txapelketan etxeko taldea Incluindus, URA Clan, El Salvador eta El Quijote Rugby taldeekin batera lau partida jokatu zituzten trikoloreek.
Goizeko 11:00etan hasi eta Madrilgo beroari ondo baino hobeto eutsi zioten trikoloreek arratsaldeko 17:00ak arte. Ondoren, sari banaketa eta hirugarren denboraz gozatzeko aukera izan zuten gainontzeko taldeetako jokalariekin batera. Hurrengo larunbatean, hilak 21, Getxon jokatuko dute Bultza Ligako azken jardunaldia eta ondoren, ekainaren 11ean HCREren txapelketa etorriko da.



Asteburu guztiko argazkiak hurrengo estekean:
0 comentarios