Gipuzkoako taldeen artean R7 Landare Torneoa jokatuko da larunbat honetan Landaren M16 eta M18 mailetan
Denboraldi erregularra amaitu ondoren, Hernani Club Rugby Elkarteak gazte mailatarako errugbi zazpi txapelketa antolatu du larunbat honetarako, hilak 14. Eguerdiko 13:00etan hasi eta arratsaldeko 19:30ak bitarte errugbi zazpi partidak ikusteko aukera egongo da Landare-Tokiko bi errugbi zelaietan.
M16 mailan, Hernaniko, Zarautzeko, Bera Berako, Iruneko eta Eibarreko taldeak ariko dira lehian. Partidak zazpi minutuko bi zatiz osatuak egongo dira, atsedenaldirako 2 minutu edukiz.
M18 mailan berriz, Hernanik bi talde aterako ditu zelaira (A eta B). Baita ere, Eibar RT eta Irun RT taldeak ariko dira. Hona hemen, txapelketako koadroa.

0 comentarios