Bigarren itzuliko egutegia

2022, Feb 7

Hernani Club Rugby Elkarteak dagoeneko ezagutzen du bigarren itzulia osatuko duten zortzi jardunaldietako egutegia. Hasiera etxetik urruti izango da, Ourensen hain zuzen. Campus Universitario Ourense izango du aurkari asteburu honetan fase berriko lehen partidan. Landaren berriz eta eguraldiak laguntzen badu, hiru partida jokatuko dira.

Galiziako bidaiaren ondoren, Gesalaga Okelan Zarautz etorriko da berriro ere atsedenaldiaren aurretik. Fase honetan 9 talde arituko dira maila ez galtzeko borrokan eta hori dela eta egongo da jardunaldiro talde bat atsedenaldiarekin. 14. jardunaldiko atsedenaldiaren ondoren, Vithas Gaztedi taldea izango da aurkari eta ondobidean, Landare-Tokiko itzulerako partida izan daiteke.

Bide honetan ariko diren taldeen joaneko partidetako puntuekin hasiko da sailkapena. Hau da, Elite taldera igo diren taldeen aurkako partidetan pilatutako puntuak ez dira sailkepenean islatuko eta horri jarraiki egingo da A multzoko sailkapen nagusia. Bertako azken taldeak maila galduko du eta azken aurrenekoak promozioa jokatuko du.

Jarraian ikus dezakezue bide honetako egutegia. Zortzi partidatik lau etxean izango dira eta beste hainbeste etxetik kanpo baina seguruena da, etxean jokatu beharreko lehen partida beste zelairen batean jokatzea. Aurreko urteko abenduko uholdeak direla eta, Landare-Tokiko zelaiak oraindik ez daude partida ofizial hartzeko moduan eta fase honetako bigarren partidako zelaia hurrengo astean konfirmatu beharko da.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Ohiko Batzar Orokorra

Ohiko Batzar Orokorra

-Eguna: 2024/07/13 -Lekua: Landare-toki, Giza Egoitza -Ordutegia:-10:00 Bertaratukoen izen hartzea-10:30 Bilera hasi ZERRENDAGAIA 1. SARRERA 2. 23-24 DENBORALDIAREN BALANTZEA Kirol batzordea...

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...