Garaipen argia Donostian

2022, Ene 17

Urteko bigarren garaipena eskuratu du Hernani Club Rugby Elkarteak beste bost puntu eskuratuta Kote Olaizola Miniestadioan.

Epailearen hainbat arazo tarteko, ordubete berandu hasi zen Hernani Club Rugby Elkarteak etxeko talde bezala bigarren partida izan zuen Kote Olaizola Miniestadioan. Kasu honetan ere, garaipena eta puntu gehigarria eskuratzea lortu zuen. 10. jardunaldiko partida Valtecsa Universitario Rugby Bilbao taldearen aurka izan zen eta 31 eta 6ko emaitzarekin amaitu zen. Orotara, trikoloreek bost entsegu egitea lortu zuten.

Partida hasiera gogorra izan zen eta lehen hamabost minutuak bilbotarren zelaian jokatu ziren. Defentsa lanean bikain aritu ziren txuri gorriak baina 14. minutuan eta lan handia egin ondoren, Ekain Perera hernaniarraren entsegua heldu zen. Hala ere, bizkaitarrek tinko jarraitu zuten trikoloreen eskuko jokoari defentsa egiten eta bi zigor kolperen ondorioz, markagailuan aurretik jartzea lortu zuten.

Hernaniarrek pixkanaka abiadura hartzen joan ziren defentsa hori gaindituz eta 30. minututik aurrera aurkaria baina gehiago izan ziren. Atsedenaldira iritsi aurretik, Mikel Bidegarairen eta Kepa Mijangosen entseguekin aurretik jartzea lortu zuten.

Bigarren zatian berriz, eguna iluntzearekin batera partidaren indarrak galdu eta bi taldeen diferentziak handituz joan ziren. Oier Garmendia eta Jon Ander Zapiain hernanirrek beste bi entsegu lortuta tarte handia ireki zuten trikoloreek markagailuan. Hori horrela, bost puntu gehiago lortuta laugarren jarraituko dute gipuzkoarren sailkapen nagusian. Aste honetarako, gipuzkoarren derbia izango du zilarrezko mailan Asti zelaian. Gesalaga Okelan eta Hernani nor baino nor ariko dira lehen itzuliari amaiera emango dion partidan. 11. jardunaldiko partida larunbatean hilak 22 izango da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Partidako argazki guztiak hurrengo estekean:

https://photos.app.goo.gl/RyjsSHqHSU1H65Ap7

MARKAGAILUA:

5-0 (Min 14): Ekain Pereraren entsegua (Hernani CRE)

5-3 (Min 20): Santiago Ignacio Mansillaren zigor kolpea (Valtecsa UBR)

5-6 (Min 24): Santiago Ignacio Mansillaren zigor kolpea (Valtecsa UBR)

10-6 (Min 36): Mikel Bidegarairen entsegua (Hernani CRE)

17-6 (Min 40): Kepa Mijangosen entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

24-6 (Min 47): Jon Ander Zapiainen entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

31-6 (Min 50): Oier Garmendiaren entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

AMAIERA: 31-6

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak