Ezin Santanderreko Independienterekin

2021, Dic 13

Hernaniko taldeak ezin izan zuen kantabriako taldearekin eta hurrengo fasera sailkatzeko postuetatik atera da. Gainera, Santi Muñoz jokalariak lesio larria izan zuen partidan eta Santanderren bertan egin behar izan zioten ebakuntza

MARKAGAILUA:

0-7 (Min 3): Jokin Olearen entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (HCRE)

7-7 (Min 5): Damian Ezequiel Huberen entsegua eta Matias Daniel Jabaseren jaurtiketa (Mazabi Independiente)

10-7 (Min 15): Matias Daniel Jabaseren zigor kolpea (Mazabi Independiente)

13-7 (Min 31): Matias Daniel Jabaseren zigor kolpea (Mazabi Independiente)

16-7 (Min 39): Matias Daniel Jabaseren zigor kolpea (Mazabi Independiente)

ATSEDENALDIA

16-12 (Min 54): Jokin Olearen entsegua (HCRE)

23-12 (Min 76): Lucas Latronicoren entsegua eta Ignacio Poeten jaurtiketa (Mazabi Independiente)

AMAIERA: 23-12

Bien bitartean, igandean bertan M23 taldeak ezin izan zuen Landaren jokatu 5. jardunaldiko partida uholdeen ondorioz eta Ordiziko Altamiran jokatu zuten Bizkaia Gernikaren aurkako partida. Landareko harrobiko jokalariek bikain ekin zioten partidan eta joko garbi eta azkar batekin aurkariaren gainetik pasa ziren. Amaieran, 50 eta 5eko emaitzarekin amaitu zen partida. Horrela, trikoloreak bost puntu gehiago eskuratuta, hirugarren dira sailkapenean.

Emakume talde seniorrak berriz, ezin izan zuen Gasteizko Gaztediren aurakako partidan garaipena lortu. Partida oso orekatua izan zen eta azken minutuetan arabarrek lortutako entseguarekin, 10 eta 7 nagusitu ziren. Hernaniarrak bigarren dira bost partida jokatu ondoren.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Ohiko Batzar Orokorra

Ohiko Batzar Orokorra

-Eguna: 2024/07/13 -Lekua: Landare-toki, Giza Egoitza -Ordutegia:-10:00 Bertaratukoen izen hartzea-10:30 Bilera hasi ZERRENDAGAIA 1. SARRERA 2. 23-24 DENBORALDIAREN BALANTZEA Kirol batzordea...

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...