Ohorezko B Mailako taldeak Faduran jokatuko du ligako bigarren jardunaldia. Euskal Ligan berriz, senior taldeak La Unica bisitatuko du.
Urriak 23-24ko asteburua liga txapelketako 2. jardunaldia izango da Hernani Club Rugby Elkarteko talde gehienentzat. Estatuko Ohorezko B Mailako senior taldea, Getxon jokatuko du. Partida berdindua espero da bi taldeak egon daitezkeelako hurrengo fasera sailkatzeko borrokan. Aurredenboraldiko partida trikoloreentzat izan bazen ere, larunbateko partida hutsetik hasiko da eta ez dago faborito garbirik.
Getxo Rugby Taldea eta Hernani Club Rugby Elkartea lehen jardunaldian garaipen argiak lortzetik datoz. Bi talde euskaldunak Santanderreko Independiente taldearekin batera sailkapeneko goiko postuan jarri dira lortutako abantaila handiagatik.
Gipuzkoako bilkura, Landaren
Eskolarteko taldeak berriz, Landaren jokatuko dituzte asteburu honetako partidak. M14 taldeak larunbat arratsaldean izango du topaketa eta gazteenek berriz igande goizean.
Hona hemen asteburuko egitaraua:

0 comentarios