I. Nazioarteko Couth M18 txapelketa

2021, Sep 1

Hernani Club Rugby Elkarteak harrobiarekiko eta gazteekiko duen konpromezua sendotu du nazioarteko 18 urte azpiko txapelketa antolatuz.

2021-2022 denboraldia ilusioz gainezka hasiko du Hernani Club Rugby Elkarteak eta horretarako, 18 urtez azpiko txapelketa handi batekin emango dio hasiera sasoiari Landare-Tokiko zelaietan. Irailaren 4 eta 5ean zazpi taldez osatutako Nazioarteko Couth txapelketaren lehen edizioa izango jokatuko da. Bertan, Iparraldeko, Bartzelonako edota Valentziako taldeak arituko dira nor baino nor. Hauek izango dira parte hartzaileak:

  • HERNATLSS
  • AVIRON BAYONNAIS
  • BIARRITZ OLYMPIC
  • LES ABELLES
  • SANT CUGAT
  • US MOUGUERRE
  • SAN JUAN DE LUZ OLYMPIC

Hernaniko COUTH enpresak babestuko duen txapelketa Hernaniko Landare-Toki zelaian jokatuko da goizeko bi jardunaldirekin. Txapelketaren antolakuntzaren lanak duela hilabete batzuk hasi baziren ere, gaur arratsaldean eman zaio hasiera ofiziala Orona Fundazioan egin den aurkezpenarekin. Bertan, HCREko Lehendakaria Joxe Gurutz Elosegi, Patrick Polidori Kirol Zuzendaria eta Couth enpresako CEOa den Josean Erdoziak parte hartu dute.

Larunbatean hasiko den txapelketan 7 taldek parte hartuko dute, azken orduko eta Covid-19aren eraginez El Salvador taldeak ezin izango du Hernanin egon. Gainontzekoan, etxeko taldearekin batera Aviron Bayonnais, Biarritz Olympique, San Juan de Luz, Mouguerre, Sant Cugat eta Les Abelles taldeak arituko dira. Bi multzotan banatuta eta 17 minutuko bi zatiko partidetan talde bakoitzeko onenak jokatuko du lehen edizio honetako final handia igande eguerdian.

Joxe Elosegi, Hernani Club Rugby Elkarteko Lehendakaria:

«Hernani Club Rugby Elkartetik Couth eta Oronari oso eskertuta gaude beraien laguntza ekonomiko eta babesagatik. Gure errugbi akademia berreabiarazteko aukera ederra da, aurreko urtean eta COVIDaren eraginez ezin izan genuen martxan jarri eta denboraldi honetan helburu nagusietakoa da. Ikuslegoa sartu daiteke asteburuan partidak ikustera».

Patrick Polidori, Kirol zuzendaria:

«A nivel de Euskadi era muy importante organizar un torneo de estas características. El rugby es un deporte que transmite muchos valores, es uno de los deportes colectivos que tiene menos lesionados en toda la temporada y queremos hacer ver que es un deporte donde hay sitio para todos».

Josean Erdozia, COUTHeko CEOa:

«Nos sentimos muy identificados con el trabajo en equipo y en segundo lugar con el valor de una competitividad bien entendida. Con unos valores éticos, no vale todo para ganar.

Nuestra relación con Hernani Club Rugby Elkartea viene de hace unos años. Apoyar a la juventud, apoyar la integración, apoyar la mujer y apoyar al deporte en general y al rugby en particular es muy loable».

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

1 Comentario

  1. Jose Antonio Prieto

    Buenos días, en primer lugar mis felicitaciones por la organización del torneo que seguro será todo un éxito. Me gustaría saber si tenéis previsto la transmisión por streaming de algún partido y si es así si me podéis indicar el enlace para seguirlo.
    Muchas gracias,

    Responder

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...