Txapelketa formatu berriak 21/22 denboraldirako

2021, Jul 12

Pasaden uztailaren 2an ospatu zen Espainiako Errugbi Federazioaren (FER) batzarrean hurrengo denboraldirako Ohoezko B Mailako formatu berriaren alde bozkatu zen. Hernanik aurrera eraman zuen M23 ligaren berrantolaketa ere onartu zuen batzarrak.

Aurreko uztailaren 2an Espainiako Errugbi Federazioak (FER) Batzar Nagusia ospatu zuen eta bertan, datorren urrian hasiko den 2021-2022 denboraldirako hainbat aldaketa onartu ziren. Seguraski Hernani Club Rugby Elkartea lehiatzen duen Ohoezko B Mailan izan ziren aldaketarik nabarmenenak. Orain arte bezala, 36 taldek lehiatuko dute hiru taldetan banatuta ohiko irizpide geografikoen arabera baina lehen itzuliaren amaieran, 4 taldetan banatuko da maila. Ondoren, Elite Multzoan egongo diren taldeak bakarrik lehiatuko dute Ohoezko Mailara igotzeko. Egutegiaren zozketa uztailaren 22an izango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera.

  • Liga erregularreko 19 jardunaldi.

– Lehen 11 jardunaldiek (hasierako multzoa itzuli batera) ez dute inongo aldaketarik izango. Talde bakoitza multzo bereko talde guztien aurka ariko da itzuli batera (A/B/C – Hernani CRE A multzoan dago).

– Bigarren itzulia jokatzeko multzo bat gehiago sortuko da, Elite Multzoa. Fase erregularreko azken 8 jardunaldietatik (hau da, bigarren itzulia) aterako dira zein lau taldek jokatuko duten Igoera Fasea. Horiek lehen itzuliko 9 talde honenen artean egongo dira (Elite Multzoa, hasierako egiturako multzo bakoitzeko hiru talde onenak). Elite Multzokoen artean jokatuko da bigarren itzulia eta talde horiek borrokatuko dute Play Offetarako sailkapena. Gainontzeko 27 taldeek mailari eusteagatik jokatuko dute.

Elite Multzoan ariko diren taldeak 0 punturekin hasiko dute bigarren itzulia, baina talde horretara pasatzen ez diren taldeei puntuazioa mantenduko zaie.

– Bigarren itzulia hasi baino lehen egutegia zehazteko zozketa berri bat egongo da. Honetan, talde guztiek etxean zein kanpoan partida berdintsuak jokatzea mantentzen saiatuko da.

  • Taldeen banaketa taldeen artean etapa bakoitzerako:

– Lehen itzulia: 12 talde (A multzoa – estatuko iparraldea) + 12 talde (B multzoa – estatuko ekialdea) + 12 talde (C multzoa – estatuko hegoaldea).

– Bigarren itzulia: 9 talde (Elite Multzoa) + 9 talde (A multzoa) + 9 talde (B multzoa) + 9 talde (C multzoa).

  • Igoerako azken fasea: bi kanporaketa, partida bikoitzera.

– Itzulerako partida beti hoberen sailkatuaren etxean izango da.

– Play Offetako finalerdiak: 1 vs 4 eta 2 vs 3 (Elite Multzoko lehen lau sailkatuak)

– Play Offak irabazten ditun taldea zuzenean igoko da Ohorezko Mailara eta finala galtzen duen taldea Promozioa jokauko du Ohorezko Mailako azken aurreko sailatuaren aurka.

23 urtez azpiko Estatuko Liga

Bigarren aldaketa, eta seguruenik Hernani Club Rugby Elkartearentzat garrantzitsuena 23 urtez azpiko Estatuko Txapelketan etorri zen. Talde gipuzkoarrak bideratutako proposamena aurrera atera zen gehiengo absolutuarekin eta hortaz, Ohorezko B Mailan dauden taldeen 23 urtez azpiko taldeak 23 urtez azpiko Liga Nazionalean parte hartzeko aukera izango dute. Gainera, Hernani Club Rugby Elkarteak dagoeneko izen eman du datorren denboraldian maila horretan jokatzeko.

Lehiaketa gizonezkoen Ohorezko Mailan parte hartzen duten klubetako talde filialek osatuko dute berriz ere, baina 2021-2022 ediziotik aurrera DHBko taldeen M23 taldeek ere izena eman ahal izango dute oraingo honetan.

Izena emateko epea amaitu ondoren 20 partaideren kupoa gainditzen ez bada, bi talde orekatutan banatuta geratuko dira; talde bakoitzak Ohorezko Mailako sei talde filial izango ditu, eta gainerako taldeen erdiak. Kupo hori hogeitik gorakoa izango balitz, 3 talde osatuko lirateke.

Behin betiko egutegia eta lehiaketa-formatua batzorde delegatuak egingo ditu, behin betiko parte-hartzaileen kopurua jakin ondoren. Lehiaketa honetan, ezinbestekoa izango da zelaian momentu oro 23 urtez azpiko 9 jokalari egotea.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko ditu. Beste hizkuntzaren batean nahi badituzue, itzultzaile neuronala uzten dizuegu.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...