Inklusibitatea izan zen txapeldun

2021, Jun 21

IV. Inklusibo Txapelketak giro eta balore ederrak ekarri zituen beste behin Landarera, txapeldun handiak ikusi ziren zelai kanpoan zein barruan errebindikazio jardunaldi batean.

Hernani Club Rugby Elkarteak antolatu zuen IV. Inklusibo Txapelketak arrakasta handia izan zuen pasaden larunbatean ospatutako jardunaldian. Gipuzkoarren eta Getxo Rugby Taldearen artean jokatu zen aurtengo edizioa, urte beteko geldialdiaren ostean. Zelaian jaso zen emaitza gutxienekoa da, baina hura aurrera ateratzeko egin den lana eta inklusibitatearen aldeko aldarria izan ziren eguneko protagonistak.

Hernani eta Getxoren arteko txapelketako partida hau izan da estatu osoan lizentziarekin jokatu den lehen partida ofiziala. Epaileekin, aktarekin, eta jokalari bakoitzaren inklusibo lizentzia txartelarekin. Jokoari bi aipamen egitearren, berdintasuna ikusi zen Landareko zelaian. Bi taldeek izan zituzten aukerak entseguak lortu eta aurkaria gainditzeko. Joko bizi batekin korrikaldi handiak eta amaiera benetan zirraragarriak ikusi ziren zelaian.

Bestetik, Hernani CREak antolatzen duen txapelketa guztietan, inklusibo saria banatzen du. Laugarren edizio honetan, beraien balore, errespetu eta jardunaldi osoan erakutsitako griñagatik, Getxo Rugby Taldeak eraman zuen txapela Bizkaiko lurralde historikora. Zorionak!

Azkenik, egunak utzi zizkigun argazki sortaren esteka uzten dugu jarraian. Klubetik, Hernaniko Udalari, Euskal Errugbi Federazioari (EEF-FVR), Getxo Rugby Taldeari eta gure babesle Euskaltel eta Neumaticos Uriari eskerrak eman nahi dizkie jardunaldi zoragarri hau posible egin eta aurrerantzean lanean jarraitzeko babesa eskertzeagatik.

https://photos.app.goo.gl/HbFSGocV4rsC3N6b9

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko ditu. Beste hizkuntzaren batean nahi badituzue, itzultzaile neuronala uzten dizuegu.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...

600 abonatu baietz!

600 abonatu baietz!

Hernani Club Rugby Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak zorion handienak helarazi nahi dizkizue 2023-24 denboraldi honetan abonatuen kanpainan izan duzuen erantzunarekin. Behin eta berriz berretsi...