Komunikatu ofiziala: estatuko lehiaketak

2020, May 1

Espainiako Errugbi Federazioak, 5 jardunaldiren faltan, Valladolideko VRAC taldea txapeldun izendatu du HERNANI CRE eta ATLETICO SS mailaz jaitsiaraziz, play-off batzuk ezabatuz eta besteak mantenduz.

 

Ulertzen eta partekatzen ez dugun ebazpen eztabaidatsua da. Bitartean, gainontzeko Federazio eta Ligak beren txapelketak bertan behera utzi dituzte igoerarik eta jaitsierarik gabe, Frantzian, Italian, Ingalaterran, Eskozian, Galesen edota Irlandan gauzatu den bezala. Espainiako Errugbi Federazioak, Hernani CRE mailaz jaitsi du eta ondorioz, gure elkartekide den Atletico SS 23 urtez azpiko taldea ere txapelketatik at utzi du. Gainera, play-out eta igoerako play-offak ezabatu ditu agendatik, antzeko egoera bizi duten taldeak kaltetuz eta bulegoetan hartutako erabaki zorrotz honekin zigortuz. Erabaki hau, ez da kategoria eta Federazioak antolaturiko txapelketa guztietan irizpide berdinekin aplikatu, FERek izan duen objektibitate falta frogatuz.

 

Hernani CRE eta Atletico SS taldeek ez zuten horrelako jaitsierarik merezi, zelaietatik haratago hartutakoa. Apalduta, lotsatuta eta ezin ezer egin batean sentitzen gara. Ebazpen hau, errespetu falta bat iruditzen zaigu gure babesle, afizio, jokalari eta errugbia bezalako kirol batean lana egiten dugun guztiontzat. Kirol honek dituen baloreak, eta kasu honetan ikusi ez direnak, gure banderan eramateaz ez gara nekatuko.

 

Momentuz erabakia onartuko dugu, eta gerta daitekeenaren esperoan geldituko gara. Bitartean, animo eta kemenarekin lanean jarraituko dugu, gure jendearekin eta kirolarekin gozatuz.

 

Hernani CRE eta Atletico San Sebastian taldeetatik, gure maitasun eta eskertza guztia helarazi nahi diegu gure jarraitzaile eta babesleei momentu guztietan eskainitako leialtasuna eta babesagatik.

 

Gure Errugbia ez da hemen amaitzen!
GORA Hernani CRE-ATL San Sebastián!

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...