Urbil, Hernani Club Rugby Elkartearekin

Feb 7, 2020 | Berriak | 0 Comentarios

Merkataritza-guneak Hernani Club Rugby Elkartearekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu du #UrbilKonpromisoa proiektuaren baitan.

Urbilek eta Hernani Club Rugby Elkarteak urtebeterako adostu duten hitzarmenaren baitan egingo diren ekintzak definitu dituzte.

Urbilek eta Hernani Club Rugby Elkarteak, estatu mailako rugbyan klub erreferenteetako bat denak, gaur goizean akordio bat sinatu dute bertako rugbyaren irudia sustatzeko. Sinaduran merkataritza-guneko gerentea, Javier Colorado Frías, eta Juan Rodriguez Laburu, klubeko presidentea izan dira.

Urbil merkataritza-guneak, Gres Nederland Coöperatief U.A. eta Ireef-Urbil Propco S.L.U.-ren propietatea dena, kirolarekin duen konpromisoa indartzen du horrela, bere erantzukizun sozial korporatiboaren baitan dagoen #UrbilKonpromisoa proiektuaren baitan, non gizarteratzea, kultura, Euskara eta ingurumena bezalako eremuekin ere jarduten duen.

Hitzarmen honekin, Urbil, ekintza ezberdinen bidez, klubaren irudiari ikusgaitasuna ematera edo zabaltzera konprometitzen da.

Sinaduran, Juan Rodríguez Laburu, Hernani Club Rugby Elkartearen presidentea, akordioarekin eta merkataritza-gunearen harrerarekin esker oneko azaldu da. Bestalde, Coloradok, Urbil merkataritza-guneko gerenteak, zentroa Hernaniko klubarekin kolaboratzeaz oso pozik dagoela adierazi du. “Hernani merkataritza-gunetik oso gertu dago eta gure bisitari asko hangoak dira. Espero dugu gure inguruarekiko konpromiso berri hau gustatuko zaiela”.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Garaipen handia denboraldia hasteko

Garaipen handia denboraldia hasteko

Landare Tokira gerturatu ziren zale guztion indarrarekin 15 eta 14 irabazi zion Hernanik Getxori trikoloreen estreinekoan. 2023-2024 denboraldia 2. jardunaldian hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak atsedenaldiaren ondoren eta emaitza aldetik ona baina hobea izan da....

Alon Automotive Hernani M23

Alon Automotive Hernani M23

Irunen kokatuta dagoen ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloko enpresa izango da bigarren urtez jarraian M23 taldearen babesle nagusia Hernani Club Rugby Elkartea 2023-20223 denboraldia hasteko prestaketa lanetan murgilduta dago eta bigarren...

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Inguruko jokalarien fitxaketei buruz ORDIZIA RUGBY ELKARTEAK kaleratutako erantzuna aztertu ondoren, ulertzen dugu talde goierritarrak ez duela inongo asmorik bere jarrera edo fitxaketa politika aldatzeko. Beraz, Hernani Club Rugby Elkartearen aurreko komunikatuan...