Porrota Santanderren

2019, Dic 9

Lehen taldea 44 eta 6ko emaitzarekin itzuli zen Kantabriatik Bathco taldearen aurkako partidaren ostean.

Ligako 10.jardunaldiak uste baino porrot mingarriagoa utzi zuen Santanderreko San Roman zelaian. Bathco Rugby taldea 44 eta 6ko emaitzarekin nagusitu zen atzo eguerdian jokatutako partidan. Jokoa eta markagailua hasierako minutuan oso orekatuak egon ziren baina 6nako berdinketaren ostean, etxeko taldea izan zen nagusi.

Partida hasiera oso gogorra izan zen. Batcho taldeak bi jaurtiketa izan zituen eta biak sartu ondoren 6-0 aurreratu ziren. Hala ere, Hernani Club Rugby Elkarteak ez zen atzean gelditu eta partidari eutsi zion. Anartz Elosegiren bi jaurtiketek partida berdindu zuten 31.minutuan.

Hala ere, bigarren jaurtiketa horren ostean partida erabat aldatu zen. Etxekoek beraien joko onena erakutsi eta 35.minutuan partidako lehen entsegua iritsi zen. Horren ondorioz, 16 eta 6ko emaitzarekin joan ziren jokalariak aldageletara. Bigarren zatian, berriz, Bathco izan zen nagusi. Joko erasokorra eta defentsa lanetan ondo arituz, beste lau entsegu lortu zituzten 44 eta 6ko emaitzarekin bukatzeko.

Bestetik, Hernani Club Rugby Elkartearen izenean eskerrak eman nahi dizkiegu Santanderrera gerturatu ziren herritar eta zale guztiei, partida guztian zehar eta partida amaieran ez zutelako taldeari animatzeaz utzi. Mila mila esker!

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Ohiko Batzar Orokorra

Ohiko Batzar Orokorra

-Eguna: 2024/07/13 -Lekua: Landare-toki, Giza Egoitza -Ordutegia:-10:00 Bertaratukoen izen hartzea-10:30 Bilera hasi ZERRENDAGAIA 1. SARRERA 2. 23-24 DENBORALDIAREN BALANTZEA Kirol batzordea...

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...