Porrota Santboiana handi baten aurka

2019, Oct 21

Argazkia: U.E. Santboiana (Dani Meumann)

Ligako bostgarren jardunaldian taldeak ezin izan zuen bidea aldatu eta porrot mingarria (62-7) jasota itzuli zen atzo Bartzelonatik. Kataluniarrek kalitatezko pausu nabarmena eman dute denboraldi honetan eta hasiera hasieratik izan ziren aurretik. Lehen zatiko erdialdean, hernaniarrak 17-0 zeuden markagailuan baina Bidegarayren entsegu batek eta Hernanen golpeak gipuzkoarrak gerturatu zituen.

Bigarren zatian berriz, etxeko taldeak hartu zuen berriro ere partidaren agintea beste hainbeste puntu lortzeko. Taldearen albiste on bakarra Anartz Elosegiren buelta izan zen. Herritar gazteak zuntz haustura gaindituta berriro ere prest dago taldeari laguntzeko.

Landarera bueltan

Hiru partida Landaretik kanpo eta aurreko asteko atsedenaren ondoren, seigarren jardunaldiarekin batera taldea Landarera itzuliko da. Partida erabat garrantzitsua izango da etxeko taldearentzan sailkapena ixten duten bi taldeak ariko baitira nor baino nor. Irabazten duenak pausu garrantzitsua emango du aurrera.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Ohiko Batzar Orokorra

Ohiko Batzar Orokorra

-Eguna: 2024/07/13 -Lekua: Landare-toki, Giza Egoitza -Ordutegia:-10:00 Bertaratukoen izen hartzea-10:30 Bilera hasi ZERRENDAGAIA 1. SARRERA 2. 23-24 DENBORALDIAREN BALANTZEA Kirol batzordea...

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...