Gazteek zita Landaren

2019, Oct 16

17 eta 18 urte azpiko taldeek triangularra jokatuko dute igandean Ordizia RE eta Gravesend RFC talde ingelesarekin batera.

Igande honetan, eguerdiko 12:0etatik aurrera, Hernani CRE, Ordizia RE eta Gravesend RFC talde ingelesak, triangularra jokatuko dute Landareko zelaietan. Hirurek, 17 eta 18 urte azpiko taldeak zelairatuko dituzte, bi kategoria horiek diferentziatuz baina ingelesen kasuan bi talde izango dituzte kategoria bakoitzeko. Horrekin batera, gogoratu nahi dizuegu, igandean bertan abonatuen txartelak jasotzeko aukera izango dela Landaren, hurrengo igandeko partidara etorri ahal izateko.

Hona hemen igandeko egitaraua:

  • GRAVESEND RFC M18 vs HERN-ATSS, 12:00 1. zelaian
  • GRAVESEND RFC  M17 vs ORE, 12:00 2. zelaian
  • GRAVESEND RFC M17 vs HERN-ATSS, 13:00 1. zelaian
  • GRAVESEND RFC  M18 vs ORE, 13:00 2. zelaian

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...

600 abonatu baietz!

600 abonatu baietz!

Hernani Club Rugby Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak zorion handienak helarazi nahi dizkizue 2023-24 denboraldi honetan abonatuen kanpainan izan duzuen erantzunarekin. Behin eta berriz berretsi...