Desgaitasunari Buruzko II. Zinemaldia

2019, Oct 10

Gainditzen elkarteak bigarren aldiz antolatu du desgaitasunari buruzko zinema astea eta urriak 18,23 eta 25 hernanin izango dira.

Tolosaldea eta Goierriko Garatzen gorren elkarteak bigarren urtez antolatu du Desgaitasunari Buruzko Zinemaldia. Urriaren 18tik 25era irauten duen jaialdia atzo aurkeztu zen Biteri Kultur Etxean eta bertan, Julian Rodriguez Garatzen Elkarteko zuzendariak, Richard Oribe kirolariak, Andoni Lizeaga HCREko talde inklusiboko arduradunak eta Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak parte hartu zuten.

Jaialdiak asteko egun guztietan ditu proiekzioak gipuzkoako herrietan barrena, aurten buruntzaldean. Zinemaldiaren helburua egunerokotasunean komunikazio barrerak nola gainditzen diren gizarteari erakustea da eta horretarako Donostiako EASO Politektikoan, Tolosako Inmakulada Instituan eta Andoaingo Leizaran Institutuan izango dira emanaldiak besteak beste. Hernanin ere hiru egun izango ditugu zineaz gozatzeko, urriaren 18, 23 eta 25ean zehazki. Gurera etorriz, Pumas errugbi talde argentinarrak ekoiztutako dokumentala ikusi ahal izango da hilaren 23an Biterin.

Pumas XV, ezaugarri bereziekin sortutako errugbiko lehen talde argentinarra da eta diziplina honek ezgaitasun intelektualak dituzten pertsonen errendimendu alturko kiroletan barne hartzen ditu. Taldeko mutilak ikus-entzunezkoetan ateratzen hasten dira eta geroz eta indar gehiago hartzen joan dira jendearen laguntza eta konpremezuari esker.

Aurkezpenean ere, Andoli Lizeagak Hernani CRE talde inklusiboko arduradunetako batek taldearen nondik norakoak azaldu zituen. Arestian aipaturako dokumentalarekin oso identifikatuak sentituta, plazer hutsa izango da Hernani CRE taldearentzak zinemaldi honetan parte hartzea.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCREren loteria.

HCREren loteria.

Eguberri on!! Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€. Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...