Hernani-Independiente, Urumeako Kronikan

2018, Nov 26

2018/11/26 Astelehena

Hernani-Independiente, Urumeako Kronikan

Hasierako bultzadari ezin eutsi, garaipenak ihesi
Ez zuen lortu Hernanik hasieran aldeko zuen partiduaren erritmoari eustea, eta 20 eta 31(b) galdu zuen atzo Landaren, Independienteren aurka. Ordiziaren kontrako derbia izango du, hurrengo lehia.

HERNANI
2018/11/25 00:00 Igandea
Nahasia izan zen atzoko par­tidua. Landaren hartu zuen Hernanik, Indepen­dien­te, eta irabazteko asmoz zelairatu ziren etxekoak. Kantabriarrak ez zeuden amore emateko prest, ordea, eta lasai ere ez. Baina garaipenarekin itzuli ziren etxera, 20 eta 31(b).

Ondo hasi zen Hernani, eta aurreneko zatiko entsegu ba­karra Independienterena izan ba­zen ere, etxekoak zeuden au­rretik, atsedenal­dira iristean, zigor kolpeei esker: 9 eta 7.

Bigarren zatian are hobeto aritu ziren etxekoak, eta 49ga­rren minutuan entsegua ere eginda, 20 eta 15 aurretik zijoaz­ten. Ordurako Indepen­dien­tek hiru txartel hori ja­soak zituen. Hernanik jaso zuen, ordea, hurrengoa, eta gain­behera etorri zen, 60ga­rren minututik aurrera; zigor entsegua eta beste bi entsegu eta horien transformazioekin, Independientek irabazi zuen azken 20 minutuetan, 31 pun­tu biltzera iritsita.

Kolpea jasota ere, aurrera egiteko prest dagoela erakus­ten du Hernanik beti, eta hu­rrengo norgehiagokarako buru-belarri prestatuko da. Ordiziaren kon­tra ariko da, etxetik kanpo. Ordiziak da­goeneko 5 garaipen badau­z­ka (Hernanik 3), eta ba­li­teke gaur, La Vilaren kontra 6garrena lortzea.

Estekak:
ferugby.es/
kronika.eus
rugbyspain.com
revista22.es
mundodeportivo.com/
kirolak.ne
independienterugbyclub1971.com/
diariovasco.com
Hernani-Independiente, argazkiak: Iñigo arizkorreta
Hernani-Independiente. argazkiak: Paco Roldán
Hernani-Independiente, argazkiak: Nekane Galarza
Hernani-Independiente, argazkiak: Aitor Urkia

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak