Rugby Inclusibo , ayer en Urumeako Kronika

2018, Nov 18

18/11/2018 Domingo

Rugby Inclusibo , ayer en Urumeako Kronika


kronika.eus
«Klubak oso bereganatua dauka hau beste talde bat gehiago dela»
Toledon izango da taldea bihar Errugbi Barneratzailearen II. Topaketan. Urtean zehar egiten duten ibilbidearen barruan dago; hemen ere, hirugarren denborak borobilduko du egindako lan osoa: «normalean, talde guztiek elkarrekin egiten dugu», diote.

HERNANI
2018/11/17 00:00 Larunbata
Beteranoekin jokatzen du Andoni Lizeagak; Irati Orma­zabalek, aldiz, emakumez­ko­e­kin, baina era berean, talde barneratzailearen parte dira, eta bertan egiten dute topo Iker Iraolarekin. Iraolak be­rak dioenez, «taldean denek jokatzen du­gu, neskek eta mutilek; ez du inporta nola­koa zaren».

Eta hain justu, horrek egiten du berezi errugbi bar­neratzailearen taldea: aniz­tasun funtzionala dutenak eta ez dutenak egiten dute bat, baita emakumezkoek eta gi­zo­­nezkoek ere, eta edozein adine­takoek. Hori baita errug­bi barneratzailea, «de­nek au­kera bera edukitzea, errug­bian jokatzeko».

Denak batera, ia berro­gehik osatzen dute taldea, nahiz eta entrenamen­due­tan, hogeita bost bat izan ohi diren. Tartean hernaniarrak ez ezik, hondarribiarrak, irun­darrak, la­sarte-oriarrak, donostiarrak, zarauztar bat… dabiltza: «tal­de bakarra da autobusak bi geltoki egiten dituena: Her­nanin bata, eta Irunen, bes­tea, bidasoatarrak jasotzeko».

Topaketa bihar, Toledon
Ligarik ez dago, hortaz, topa­keta eta txapelketa ezber­di­ne­­tan parte hartzen du Her­naniko taldeak. Denboraldi bukaeran, gainera, egin ohi dute beren topaketa, hemen. Aurten egin zuten bigarren edizioa, eta 2019an ere asmoa daukate hirugarrena antola­tzeko.

Bitartean, beste topaketa ba­tzuetan ari dira parte har­tzen, horien artean dago bihar­koa. Asteburu osoko pla­­­na egingo dute gainera: «larunbatean [gaur] Madrile­ra joango gara, eta errugbi partidu bat ikusiko dugu, gon­bidatuta; igandean [bi­har] jokatuko dugu topa­keta, Toledon».

«Guretzat eredu izan da aurretik Gasteizko Gaztedi taldea, eta euren pausuak jarraitu ditugu»
Eguerdiko 12:00etan hasi­ta jokatuko dute Toledoko Yun­cos herrian Errugbi Bar­ne­ratzailearen II. Topaketa, beste hiru talderekin batera: El Salvador Rugby, Unión Rugby Almería eta Toledoko Hidalgos del Quijote RC.

2016ko apiriletik, lanean
«Jon Insausti eta Jon Zu­malabek hasi zuten proiek­tua, eta nik arlo honetan lan egiten nuenez, niregana jo zu­ten. Txosten bat egin ge­nu­en eta Uliazpi, Atzegi, Gaute­na… eta halako elkar­teei aur­keztu genien», azal­tzen du Ira­ti Ormazabal her­na­nia­rrak.

Andoni Lizeagak ere segi­tuan egin zuen bat proiek­tuarekin: «beteranoen entre­na­mendu baten ondo­ren azaldu ziguten asmoa eta niri oso aukera polita iruditu zitzaidan». Nahiz eta «kezka» sortu zitzaion: «ez nekien asmatuko ote nuen!». Baina orain, onartzen du: «zelaira sartu eta kezkak desagertu egiten dira. Oso ondo pasa­tzen dugu!».

Gaztedi, eredu
Gasteizko Gaz­te­diren ibil­bi­deak ere eragina izan zuela diote: «guretzat [Her­naniko elkartearentzat] ere­du izan da aurretik Gasteizko Gaztedi tal­dea, eta nolabait, euren pau­suak jarraitu ditu­gu».

Hain zuzen, Gaztediko tal­dearekin eta Bilbokoarekin egin zuten aurreneko topa­keta 2016ko apirilean. Getxo­re­­kin batera —geroago hasi zen—­, horiek dira Eus­kal He­rrian errugbi barnera­tzaileko taldea duten klubak.

Haiek etorkizuneko erron­ka ere badutela onartu dute: «Euskal Federazioak bere jar­dueren baitan kontuan har­tzea nahi dugu». Espainian zehar egoera ezberdinak dau­dela diote; Valen­tzian, adibi­dez, dagoeneko lortu dute.

«Irabazleak denok gara!»
Egiten dituzten topaketa eta la­gunartekoetan ondo pasa­tzea da helburua: «noski joko bakoitzean helburua dela en­tsegua egitea; dena den, ira­baztea edo ez, momentuko kon­tua da. Hemen, irabaz­le­ak denok gara!».

«Lagunak egitea» da Iker Iraolarentzat errugbi bar­ne­ra­tzaileak ematen diona, eta hori ere, bultzatu nahi izaten dute topaketek: «guretzat oso garrantzitsua da hirugarren denbora, beti egiten dugu bes­te taldeekin batera, denak elkarrekin».

Entrenamenduak, asteazkenetan
Hasiera batean hilean behin egiten zituzten entrena­men­duak, baina pixkanaka, tal­dea egonkortzen ari da, eta astean behin egiten hasi dira aurten. Asteazkenetan egiten dituzte, arratsaldeko 17:30e­tan hasita, Landaren.

Horietan parte hartzeko aukera badagoela gogorarazi dute, eta herritarrak animatu dituzte bertaratzera nahiz eta «aurre ezagutzarik ez izan».

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...