Hernani CRE- AU Burgos , Urumeako Kronikan

Oct 7, 2018 | Sin categoría

Eraginkorra izatea zer den…
Defentsako lana oinarri hartu, eta 8-6 nagusitu zitzaion Hernani, Burgosi, atzo Landaren.

HERNANI
2018/10/07 00:00 Igandea
Ez zen nagusi izan Hernani atzo, Landaren, Burgosen kon­trako partiduan. Baina defen­tsa lanetan indartsu aritu, eta behar izan zuenean erasora jo eta puntuak eskuratuta, garai­pena etxean gelditzea lortu zuten trikoloreek (8-6).
Ondo hasi zuten partidua hernaniarrek, eta Burgosen ze­laian jokatu ziren aurre­ne­ko minutuak. Are gehiago, kon­tra­­rioen akatsak aprobetxatu, eta 10garren minutuan lortu zu­ten aurreneko entsaioa, ba­lo­ia ondo mugitu ondoren (5-0).
Hortik aurrera, ordea, oso bestelakoa izan zen partidua. Burgosek hartu zuen baloiaren jabetza, eta berak izan zituen aukera garbienak, aurreneko entsaioa lortzeko: 14garren eta 31garren minutuetan, esate­rako, oso gertu izan zuen, eta juxtu juxtu lortu zuen gel­di­tzea, Hernanik. Zigor kolpe bat izan zen, ordea, lortu zuten sari bakarra. Trikoloreei, aldiz, aka­tsek ez zieten uzten, au­rre­ra egiten. Horrela, markagailu exkaxarekin iritsi ziren atse­denaldira (5-3).
Trabatuta hasi zen biga­rren zatia ere, eta sufritzea tokatu zitzaion Hernaniri, berriro ere. Aurretik jartzeko zigor kolpe bat izan zuen berehala Bur­gosek, baina huts egin zuen. Bigarren aukera, ordea, ez zuten galdu, eta 74garrenean aurreratu ziren kanpokoak, beste zigor kolpe batekin (5-6).
Akaso orduan zapaldu zuen Hernanik, bigarren zatian au­rre­nekoz, Burgosen zelaia. Ez zuen gehiago behar izan, ordea. Indar guztiekin erasora jo, Bur­gosen 22 metroko marra gain­ditu, zigor kolpea lortu, eta bi­kain gauzatu zuen Anartz Elo­segik, 8-6koa jarri eta lau pun­tuak Hernanin geratzeko.
Estekak:
ferugby.es
burgosconecta.es
as.com
elcorreodeburgos.com
diariovasco.com
Fotos Hernani CRE-UBU Colina Clinic, diariovasco.com
rugbyspain.com
burgosdeporte.com
noticias.bles.com
noticiasdegipuzkoa.eus
/sportberri.com
Hernani CRE-UBU Colina Clinic, fotos:Nekane Galarza
aparejadoresrugbyburgos.org

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Garaipen handia denboraldia hasteko

Garaipen handia denboraldia hasteko

Landare Tokira gerturatu ziren zale guztion indarrarekin 15 eta 14 irabazi zion Hernanik Getxori trikoloreen estreinekoan. 2023-2024 denboraldia 2. jardunaldian hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak atsedenaldiaren ondoren eta emaitza aldetik ona baina hobea izan da....

Alon Automotive Hernani M23

Alon Automotive Hernani M23

Irunen kokatuta dagoen ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloko enpresa izango da bigarren urtez jarraian M23 taldearen babesle nagusia Hernani Club Rugby Elkartea 2023-20223 denboraldia hasteko prestaketa lanetan murgilduta dago eta bigarren...

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Inguruko jokalarien fitxaketei buruz ORDIZIA RUGBY ELKARTEAK kaleratutako erantzuna aztertu ondoren, ulertzen dugu talde goierritarrak ez duela inongo asmorik bere jarrera edo fitxaketa politika aldatzeko. Beraz, Hernani Club Rugby Elkartearen aurreko komunikatuan...