Hernani CRE – Complutense Cisneros, Urumeako Kronikan

2018, Sep 24

2018/09/24 Astelehena

Hernani CRE – Complutense Cisneros, Urumeako Kronikan

Hernanik komeriak Cisnerosen kontra
6-22 galdu dute Landaren denboraldiko lehenengo partiduan zaleen aurrean. Madrildarrak hobeak izan dira arlo gehienetan eta merezimendu osoz eraman zituzten lau puntuak Hernanitik.

HERNANI
2018/09/23 00:00 Igandea
Hernanik ezin izan zuen denboraldiko lehenengo ga­rai­­pena lortu Landaren. Za­leen aurrean aurreneko parti­dua jokatu zuen eta 6-22 ira­bazi zi­on, merezimendu osoz, Com­plu­tense Cisnerosek. Par­ti­­­du borrokatua eta lehiatua izan zen, baina arlo ia gehi­enetan zerbait hobeak izan zi­ren madrildarrak.

Lehenengo za­tia 3-8 ama­itu zen eta biga­rrenean 6-8 hur­bildu zi­ren, baina Cis­ne­rosek ederki ba­lia­tu zuen Mi­kel Perezen hamar minu­tuko kanporatzea bi entsegu lortu eta marka­gailua 6-22 eraba­kitzeko. Porrot gogorra da Hernani­rentzat Complu­tense Cisneros, printzipioz, aurkari zuzena baita. Gainera pun­turik ez zen lortu.
kronika.eus

Estekak:
kronika.eus
diariovasco.com
noticiasdegipuzkoa.eus
ferugby.es
as.com
Hernani-Cisneros, argazkiak: Nekane galarza


Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...

600 abonatu baietz!

600 abonatu baietz!

Hernani Club Rugby Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak zorion handienak helarazi nahi dizkizue 2023-24 denboraldi honetan abonatuen kanpainan izan duzuen erantzunarekin. Behin eta berriz berretsi...