Entrevista a Beñat Iradi en Kronika

2018, Sep 17

17/09/2018 Lunes

Entrevista a Beñat Iradi en Kronika


Kronika.eus

kirola//ERRUGBIA BEÑAT IRADI
«El equipo esta más completo, hay más gente para cada puesto, eso nos hace más fuertes»
El viernes el equipo de División de Honor de rugby de Hernani hizo su presentación. y el sábado a las 12:30 comienza la liga jugando en el campo de La Foixarda contra el Barcelona. Beñat Iradi ve muy bien al equipo:»Con los dos que han llegado de Lapurdi y la gente que se ha recuperado, tenemos mejor cubiertos los puestos».

HERNANI
2018/09/15 00:00 Larunbata
Zer moduz joan dira udarako prestaketak?
Ni ez naiz egokiena horretaz hitz egiteko, abuztu erdialdean iritsi bainintzen Hernanira; Mexikon egon naiz, lanean. Ordurako entrenamenduekin hasita zeuden, eta aparte, bakoitzari plan bat bi­daltzen digute, gure kabuz egi­teko; batzuek gehiago betetzen dute, beste batzuek gutxiago… Nik aurten ezin izan dut asko­rik jarraitu, ahal nuena egin dut. Eta behin taldearekin, presta­tzai­leekin aritu gara, atletis­mo­ko Mikel Von Wich­mannekin ere bai. Barre ba­tzuk ere egin zituen gure kontura, gure pos­turak ikusita; baina ondo pasa genuen berarekin, eta lagundu zigun. Erakusten aritu zitzaiz­kigun korrika egiteko tekni­kak, pa­seak landu genituen… Horre­tarako den­bora zegoen orduan, baina orain, denbo­ral­dia hastera doanean, bukatu dira horrelako gauza txikiak.

Garaipen batekin bukatu duzue aurredenboraldia, Donibane Lohizunen.
Bai bai, taldea oso ondo dago. Asko ari gara jaisten entre­natze­ra, oinarri bat daukagu lehendik landua, eta gauza berriak gehitzen ari gara. Ondo ari gara. Egia da talde sen­do­a­go bat espero genuela Doni­ba­ne Lohizunen, baina 23 urtez azpi­koak ziren, eta ez zeukaten han­go taldeek izaten duten malizia hori. Baina oso partidu polita jokatu genuen, gurea egin genuen, bai erasoan eta bai defentsan, eta konfiantza hartu genuen.

Konfiantza horrekin hasiko duzue liga, bihar eguerdian. Nola ikusten duzu taldea?
Ikusten dut oso talde polita dau­­kagula aurten. Iaz den­bo­ral­­di sufritua izan genuen, lesio asko­rekin, postu klabeetan jokalariz juxtu… Baina aurten, etorri diren bi lapurtarrekin (Charlie eta Simon Ternisien anaiak) eta errekuperatu diren jokalarie­kin, postuak hobeto ku­brituta dauzkagu, eta erro­ta­ziorako aukera dauka entre­natzaileak, lesioak ekiditeko. Jokin Esnal da printzipioz gal­du dugun ba­karra; esan digu ez duela joka­tuko, baina urtero esaten du hori, eta gero batu egiten zaigu! Seguru aurten ere berdin egingo duela.

Indartsuago dago Hernani, beraz…
Konpletoago dago taldea, jende gehiago postu bakoitzeko, jo­ka­­lariak mugitu ere egin ditza­kegu… Eta horrek indartsuago egiten gaitu, bai. Aurreko postu batzuetan, nirean esaterako, juxtuago gaude. Eta gazteak ga­rela da beste koxka. Baina bai, indartsuago ikusten dut taldea.

Edozein kasutan, mailari eustea izango da helburua, ezta?
Bai bai, salbatzea. Posible bada, orain bi urte bezala, pro­mo­zio­rik jokatu gabe eta lasaiago lor­tzea salbazioa, jardunaldi ba­tzuen faltan eta lasaiago. Hori garbi dago. Baina gu partiduz partidu bizi gara, eta nor­ma­lean azkenekoan erabakitzen da dena. Hernaniko jendeari in­triga pixka bat jarri behar zaio eta!

«Salbatzea da helburua; posible bada, promoziorik gabe. Baina azkenera arte aritzen gara normalean, Hernaniko jendeari intriga pixka bat eman behar zaio eta!»
Izango dira helburu txikiagoak ere, denboraldian zehar…

Bai, noski. Euskal derbiak iza­ten dira horietako bat. Orain bi urte gehienak irabazi geni­tu­en. Joan den urtean Ordizia oso fuerte zebilen eta izorratu egin zigun; hori da buruan dau­ka­gunetako bat. Eta gero badira beste partidu batzuk. Alcoben­dasek, han, humillatu egin zigula ez dut esango, baina ez zen guztiz garbia izan; eta par­tidu horiek gogoan geratzen zaizkizu.

Koparako sailkatzekoak izango dira partidu horietako bi: La Vila eta Gernika tokatu zaizkizue, multzoan. Aukera polita izan dezake Hernanik?
Entrenatzaileak askotan bazi­la­­tzen gaitu horrekin. Bi par­ti­du izanda, aurrenekoa ondo joa­nez gero, helburu polita izaten da Kopa. Aurten aukera eduki dezakegu sailkatzeko; baina iaz ere, bazirudien aukera polita geneukala, eta Bartzelonaren zelaian ez ginen ondo aritu eta akabo. Horrelakoak gertatzen dira gero, eta ezin da jakin. Baina bai, helburu txiki bat be­zala jarriko dugu, eta ikusiko dugu zer moduz joaten zaigun.

Gazte zinela aukeratu zintuzten kapitain.
Orain bi urte egin nituen hiru-lau partidu kapitain bezala, eta aurreko urtea osoa. Aurten bi laguntzaile jarri dizkidate, nire konfiantzazkoak diren bi tal­de­kide: Mikel Perez eta Mattin Collado. Biekin ia bizitza osoa daramakit jokatzen. Berria da kapitain izatearena, niretzako. Entrenatzaile eta jokalari dire­nak dauzkazu, eta horiekiko ere ez dakizu nola jokatu behar duzun… Baina ari naiz pix­ka­naka ikasten eta esperientzia hartzen.

Zer eskatzen du kapitain izateak?
Momentu askotan burua hotza, eta beste batzuetan beroa. Ni hotza izaten naiz normalean, baina berotzen naizenean ge­hiegi berotzen naiz. Ez daukat tarteko punturik, eta hori bi­la­tzen saiatu behar dut. Jendea­re­kin egunerokoan tratu gehia­go edukitzea eskatzen du ka­pi­tain izateak, nondik norakoak ezagutzea… Baina Hernani be­za­­lako talde batean, kapitain iza­tea ez da zaila, taldean de­nak daudelako laguntzeko prest.

Nola ikusten duzu zure burua, denboraldi berrirako?
Entrenamendu pixka baten faltan, baina gustora nago. Azken batean, taldean familia txiki bat daukagu, eta errutina hartzen hasten garenean, gim­na­sioan edota zelaian, ederki ibiltzen gara. Esperientzia ge­hia­go daukat urtez urte, baina orain urtebete hobeto nengoen fisikoki. Baina hartuko diogu aurten ere.

HERNANI 2018-2019
Beñat Arizeta, hegalekoa
Einar Arratibel, talonatzailea
Oskar Astarloa, 2. edo 3. lerrokoa
Unai Becerra, pilierra
Mikel Bidegarai, hegalekoa.
Mattin Collado, 1/2 melé
Jokin Esnal, erdilaria
Igor Etxeberria, erdilaria
Iraitz Garmendia, joko-zabaltzailea
Oier Garmendia, atzelaria
Xabier Garmendia, pilierra
Igor Genua, 1/2 melé
Eñaut Gorostidi, pilierra
Ander Gutierrez, 3. lerrokoa
Gorka Imaz, pilierra
Mikel Imaz, 3. lerrokoa
Beñat Iradi, pilierra
Joseba Jordan, 2. lerrokoa
Aitor Lukas, hegalekoa edo atzelaria
Kepa Mijangos, 3. lerrokoa
Xanti Muñoz, 1/2 melé
Eneko Noriega, pilierra
Ugaitz Otaño, talonatzailea
Iñaki Otxotorena, talonatzailea
Jon Otxotorena, 2. edo 3. lerrokoa
Oier Pardo, hegalekoa
David Pelaz, 3. lerrokoa
Mikel Perez, 3. lerrokoa
Pello Perez, joko-zabaltzailea
Jon Ander Puertas, atzelaria
Latif Tayea, 2. lerrokoa
Charlie Ternisien, 3. lerrokoa
Simon Ternisien, erdilaria

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...