Errusiatik bueltan, Sevillara

2018, May 18

2018/05/18 Ostirala

Errusiatik bueltan, Sevillara

Hernani-Ciencias Sevilla, 2017-04-23


Igande honetan hasiko du Hernanik, Ohorezko Mailari eusteko ‘play-off’a. Cienciasen kontra jokatuko du, bi partidutara; aurrenekoa, Sevillan.
kronika.eus

HERNANI
2018/05/17 00:00 Osteguna
Dagoeneko bukatu du liga, Hernanik, errugbiko Ohorezko Mailan; baina oraindik, joka­tzeko dauzka partidu garran­tzitsuenak: «denboraldia buka­tzen ari den honetan, oraindik mamitsuena gelditzen zaio gu­re talde seniorrari», nabarmendu du Hernani Errugbi Elkarteak. Liga 11garren bukatu ondoren, promozioa jokatu behar dute trikoloreek; mailari eusteko play-offa, alegia.
Sevillako Ciencias taldearen kontra jokatuko du, Oho­rezko B Mailako txapeldunordearen kontra, bi partidutara; aurrenekoa, igande honetan bertan, Sevillan.

«Esperientzia oso positiboa», Europako Txapelketan
Eta Sevillara bidaia, Errusiatik iritsi berritan egingo dute trikoloreek. Europako Sevens Txa­pelketa jokatu dute, San Pe­ters­burgen, eta hamabi taldetatik seigarren sailkatu dira: «hiru partidu irabazi eta beste hiru galdu genituen; azkenekoa, Zilarrezko Torneoko finala, Pragako Duklaren kontra gal­du genuena. Maila ona era­ku­tsi zuen taldeak partidu guztietan, eta galdu arren, emai­tza estuak izan ziren. Final laurdenetan, 14-19 galdu genu­en, epailearen erabaki oker batengatik; bestela, laugarren postua ziurtatuta geneu­kan. Eta hirugarren geratu zenaren kontra, 14-21 galdu genuen, denbora bukatuta zegoela marka bat jaso ondoren. Oso esperientzia positiboa izan da, eta aukera ezin hobea, Sevi­lla­ko partidua ondo prestatzeko», azpimarratu dute.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...