Hernani – Ordizia, Urumeako Kronikan

Dic 4, 2017 | Sin categoría


Hernani izoztuta geratu da Ordizian
Hernanik 52-12 galdu du gipuzkoar derbia, Altamiran, Ordiziaren aurka. Hasieratik aukerarik gabe geratu dira, ordiziarrek kanpotarren akatsak baliatu eta gero lehen minutuetan.

HERNANI
2017/12/04 00:00 Astelehena
Jipoi gogorra jasan zuen Her­na­nik, Ordizian jokatu zuen gipuzkoar derbian. Heineken Ligako hamargarren jardu­nal­dia jokatu zen eta herna­niarrak aukerarik gabe geratu ziren, lehen minutuetan, egin zituzten akats larrien on­dorioz. Ampo Ordiziak ederki baliatu zituen hernaniarren opariak eta lehen 25 minu­tuetan derbia erabakita utzi zuten, 24-0 emaitzarekin.
Bi taldeen artean jokatu diren derbien artean emozio gutxien izan duena jokatu zuten bi taldeek. Goierritarren aban­taila eta nagusitasuna haun­dia izan zen hasieratik bukaerara eta hori lehen minutuetan baloi jabetza hernaniarrena izan zelarik, baina akatsak garesti ordain­tzen dira.
Estekak:
kronika.eus
diariovasco.com fotos
Ordizia-Hernani, partiduko bideoa
marca.com/
as.com/
naiz.eus/
Ordizia-Hernani, argazkiak:Ainhoa Muriel


Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Garaipen handia denboraldia hasteko

Garaipen handia denboraldia hasteko

Landare Tokira gerturatu ziren zale guztion indarrarekin 15 eta 14 irabazi zion Hernanik Getxori trikoloreen estreinekoan. 2023-2024 denboraldia 2. jardunaldian hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak atsedenaldiaren ondoren eta emaitza aldetik ona baina hobea izan da....

Alon Automotive Hernani M23

Alon Automotive Hernani M23

Irunen kokatuta dagoen ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloko enpresa izango da bigarren urtez jarraian M23 taldearen babesle nagusia Hernani Club Rugby Elkartea 2023-20223 denboraldia hasteko prestaketa lanetan murgilduta dago eta bigarren...

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Inguruko jokalarien fitxaketei buruz ORDIZIA RUGBY ELKARTEAK kaleratutako erantzuna aztertu ondoren, ulertzen dugu talde goierritarrak ez duela inongo asmorik bere jarrera edo fitxaketa politika aldatzeko. Beraz, Hernani Club Rugby Elkartearen aurreko komunikatuan...