CR Cisneros-Hernani CRE, Urumeako KronikanCR Cisneros-Hernani CRE, en Urumeako Kronika

2017, Ene 9

2017/01/09 Astelehena

CR Cisneros-Hernani CRE, Urumeako Kronikan


Urumeako Kronika

Merezitakoa baino porrot mingarriagoa!
Partidu benetan gogorra jokatu zuen atzo Hernanik, Cisnerosen kontra, Ciudad Universitariako zelaian; 50(b) eta 19 galdu zuen, aurreneko denboran hortzak atera, eta bigarrenerako, hustuta.

HERNANI
2017/01/08 00:00 Igandea
Abiadura bizian joan ziren atzo, Madrilgo Ciudad Univer­si­tariako zelaian, Hernani eta Cisne­rosen arteko norgehia­go­kako aurreneko 30 minu­tu­ak. Cisnerosek hartu zuen au­rrea markagailuan, bi entsegu eta hauen transformazioa­re­kin; 14-0. Baina hurrengo 15 mi­nu­tue­tan bizi-bizi ibili zen Her­na­ni, eta hortzak ederki zorroztuta, koska ederra egin zion markagailuak erakusten zuen aldeari.
Mikel Imazek, Mikel Bide­garaik, eta Pello Perezek egin zuten entsegu bana, eta Elo­segik transformatu zituen bi. Tarte horretan Cisnerosek ere lortu zituen puntu batzuk, eta 31garren minutuan, 21 eta 19, aldea txikia zen markagailuan.
Hortik aurrera, ordea, in­da­rrik gabe geratu zen Her­na­ni, akituta. Ordura arteko hiru entse­guei beste hiru gehitu zizkion Cisnerosek atse­denal­di­rako, eta bigarren zatian, ezinean zebilen Hernani baten au­rrean, beste bi egin zituen, partidua eta bonusa irabaziz; 50 (b)-19.
Estekak:
Urumeako Kronika
ferugby.es
marca.com
eldia.es
mundodeportivo.com
rugbycisneros.com

09/01/2017 Lunes

CR Cisneros-Hernani CRE, en Urumeako Kronika

Urumeako Kronika