Hernani-VRAC, Urumeako KronikanHernani-VRAC, En Urumeako Kronika

2016, Ene 18

2016/01/18 Astelehena

Hernani-VRAC, Urumeako Kronikan

Borrokatu eta borrokatu, nahiz eta galdu
Liga irabazteko lehian dabilen VRAC taldearen bisita jaso zuen atzo Hernanik Landaren. ‘Trikoloreek’ gogor borrokatu bazuten ere, Valladolidekoak izan ziren nagusi 0-41.

kronika.eus

HERNANI
2016/01/18 00:00 Astelehena
Aurretik bazekien Hernanik, partidu bikaina eginda ere, zaila izango zela punturen bat ateratzea atzoko hitzordutik. VRAC arerioaren maila eta etxekoen bajak, are zailago egin zuten erronka. Val­la­do­lideko taldea izan zen nagusi par­tidu osoan, eta hala era­kusten du markagailuak: 0-41.
Hernani bete-betean sartu zen partiduan aurreneko mi­nututik. VRACen erasoak defendatzea izan zen, batez ere atzo, trikoloreen lana. Eta ondo egin zuten betebehar hori. Valladolidek aurreneko en­tsaioa 5garren minutuan egin zuen; eta bigarrena 28an. Tar­te hori izan zen partiduko momenturik parekatuena. Klabea berriz, aurreneko zatiaren amaieran egon zen. Ordura arte 0-12 zijoan Va­lladolid aurretik, eta Hernanik entsaioa egiteko bi aukera garbi izan zituen; nahiz eta ez zuen gauzatzerik lortu. Azken jokaldian VRACen kontra­era­soak par­tidua ia erabakita utzi zuen. Bigarren zatia hasi ze­nean, 0-19 zen VRAC aurretik. Hernani saiatu zen eusten, baina beste lau entsaio egin zituen Gaz­telako taldeak. 0-41 bukatu zen atzoko neurketa.
Bartzelonaren kontra, partidu oso garrantzitsua
Bartzelonari bisita egingo dio Hernanik asteburuan. Partidu oso garrantzitsua izango da Polidoriren mutilentzat. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean, 20 punturekin; eta kataluniarrek partidu bat gutxiago dute. Hernani 9ga­rren dijoa, sailkapenean.
Estekak
Partiduko argazkiak
kronika.eus
valladolidrac.com
elnortedecastilla.es
valladolid.eldesmarque.com
eldiadevalladolid.com
diariovasco.com
marca.com
m.noticiasdegipuzkoa.com
visionesubterraneas.blogspot.com.es
ferugby.es






18/01/2016 Lunes

Hernani-VRAC, En Urumeako Kronika

Perder, a pesar de la dura lucha
El Hernani recibía a uno de los favoritos de esta liga, el VRAC, a pesar de que lucharon incansablemente, los de Valladolid fueron superiores 0-41

kronika.eus

El Hernani era sabedor de que aún jugando un partido magnifico sería muy difícil sacar algún punto en este partido, más si cabe con las bajas locales y la categoría del VRAC, El equipo de Valladolid fué superior en todo el partido como así demuestra el marcador: 0-41.
El Hernani se metió de lleno en el partido desde los primeros minutos, defendiendo las embestidas del VRAC. Defender fue el trabajo que tuvieron que hacer ayer los tricolores y lo hicieron bien. El Valladolid conseguía su primer ensayo al minuto 5; su segundo en el 28, en este tramo del encuentro fue cuando mas parejos anduvieron ambos equipos. La clave del encuentro estuvo al final del primer tiempo. Con el marcador 0-12, el Hernani dispuso de dos oportunidades claras de poder ensayar, pero no lo consiguieron, en cambio el VRAC conseguía un ensayo en un contraataque al final del periodo, dejando casi ya resuelto el partido.
En la segunda parte con el 0-19 en contra el Hernani intento contener a los castellanos pero encajó otros cuatro ensayos más terminando el encuentro 0-41
El partido contra el Barcelona será muy importante.
El próximo fin de semana El Hernani visitará al Barcelona. El partido es muy importante para los hombres de Polidori. Ambos equipos están empatadps a 20 puntos; los catalanes tienen un partido menos. El hernani está noveno en la clasificación
Enlaces
Fotos del partido
kronika.eus
valladolidrac.com
elnortedecastilla.es
valladolid.eldesmarque.com
eldiadevalladolid.com
diariovasco.com
marca.com
m.noticiasdegipuzkoa.com
visionesubterraneas.blogspot.com.es
ferugby.es






Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCREren loteria.

HCREren loteria.

Eguberri on!! Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€. Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...