Cisneros-Hernani, Urumeako KronikanCisneros-Hernani, en Urumeako Kronika

Dic 14, 2015 | Sin categoría

2015/12/14 Astelehena

Cisneros-Hernani, Urumeako Kronikan

Argazkia: www.Ferugby.es


Urumeako Kronika
Lehen zatian eutsi, bigarrenean Cisnerosek hautsi
Hernanik 51 (b)-17 galdu zuen atzo Cisnerosen aurka. Atsedenaldira bizirik iritsi ziren, baina aurkariek bigarren zati hasieran erabaki zuten partidua. Bonusa lortzekotan izan ziren trikoloreak.
HERNANI
2015/12/14 00:00 Astelehena
Lehenengo bueltako azken partidua jokatu zuen atzo Hernanik Cisnerosen aurka eta 51 (b)-17 galdu zuen. Atzetik ibili ziren denbora guztian trikolo­reak, baina atsedenal­dira bizirik iritsi ziren, 17-5, Pello Perezek egindako entsaio bati eskerrak.
Bigarren zatia hasi eta bere­hala, ordea, Cisnerosek par­tidua hautsi zuen. Hiru minu­tura en­tsaio bat egin zuten madril­da­rrek eta atzetik iritsi zi­ren beste bi. Herna­nia­rrak ez zeu­den amo­re emateko eta Pello Perezen bigarren entsaioak eta Igor Ge­nuaren transformazioak 34-12an jarri zuen markagailua. Eta sei minutura, etxekoen zaz­piga­rren entsaioa. Bonusa lor­­tzeko behin­­tzat, gogor borrokatu zuen Her­na­nik, bigarren zatia bukatzeko 10 minutu faltan, Ma­ttin Colla­dok hirugarren entsai­oa egin baitzuen (39-17). Azkenean, lau­garrena egin ezi­nik, bonusaren atarian geratu ziren.
Lukas eta Aranburu lesionatuta
Lehenengo zatiaren erdialde­ra, bi aldaketa egin behar izan zituen Hernanik lesioengatik. Aitor Lukas lunbarretako ara­zoagatik erretiratu zen eta Ekhi Aranburu sorbalda blo­kea­tuta geratu zitzaiolako.
Denda, Gabonetan
Gabonetan denda irekiko du Hernaniko errugbi taldeak Plaza Berrin, farma­zia­ren ondoan. Gaurtik urta­rri­laren 5era egon­go da za­ba­lik. Ordutegia: aste­lehe­­netik osti­ralera, 17:00-20:00; eta larunba­tetan, 10:00-13:00. Abenduaren 23-24 eta urtarri­la­ren 4-5, goiz eta arratsalde.

ferugby.es
noticiasdegipuzkoa.com
Urumeako Kronika
marca.com


14/12/2015 Lunes

Cisneros-Hernani, en Urumeako Kronika

Foto: www.Ferugby.es


Urumeako Kronika
Aguanto la primera parte y en la segunda sucumbió.
El Hernani perdió ayer por 51(b)-17 frente al Cisneros. LLgaron vivos al descanso, pero al poco de comenzar la segunda parte el Cisneros decidió el partido. Tuvieron oportunidad de lograr un bonus ofensivo.
El Hernani jugaba ayer el último partido de la primera vuelta frente al Cisneros y perdió por 51(b)-17. Durante todo el partido fueron por detras en el marcador, aún asi, llegaron con ciertas posibilidades al descansso, 17-5, gracias a un ensayo de Pello Perez.
Al comenzar la segunda parte el Cisneros rompía el partido. A los tres minutos hacian un ensayo, y poco después, otros dos más. El Hernani no tenía intención de entregarse y Pello Perez conseguía el segundo ensayo que lo transformaba Igor Genua.
dejando el marcador 34-12. A los seis minutos de nuevo , los locales conseguían su septimo ensayo. El Hernani luchó con todas sus fuerzas para conseguir el bonus ofensivo, y a falta de 10 minutos, Mattin Collado lograba el tercer ensayo (39-17). Pero el cuarto ensayo no llegó , quedandose el bonus en las puertas.
Lukas y Aranburu lesionados.
A mitad del primer tiempo, el Hernani tuvo que realizar dos cambios por lesión. Aitor Lukas con molestias lumbares y Ekhi Aranburu por bloqueo de espalda.


ferugby.es
noticiasdegipuzkoa.com
Urumeako Kronika
marca.com


Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Garaipen handia denboraldia hasteko

Garaipen handia denboraldia hasteko

Landare Tokira gerturatu ziren zale guztion indarrarekin 15 eta 14 irabazi zion Hernanik Getxori trikoloreen estreinekoan. 2023-2024 denboraldia 2. jardunaldian hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak atsedenaldiaren ondoren eta emaitza aldetik ona baina hobea izan da....

Alon Automotive Hernani M23

Alon Automotive Hernani M23

Irunen kokatuta dagoen ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloko enpresa izango da bigarren urtez jarraian M23 taldearen babesle nagusia Hernani Club Rugby Elkartea 2023-20223 denboraldia hasteko prestaketa lanetan murgilduta dago eta bigarren...

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Inguruko jokalarien fitxaketei buruz ORDIZIA RUGBY ELKARTEAK kaleratutako erantzuna aztertu ondoren, ulertzen dugu talde goierritarrak ez duela inongo asmorik bere jarrera edo fitxaketa politika aldatzeko. Beraz, Hernani Club Rugby Elkartearen aurreko komunikatuan...