HERNANI CRE – FC BARCELONA RUGBY Urumeako KronikanHERNANI CRE – FC BARCELONA RUGBY en Urumeako Kronika

2015, Oct 5

2015/10/05

HERNANI CRE – FC BARCELONA RUGBY Urumeako Kronikan


Urumeako Kronika
Garaipena eta bonusarekin, bosgarren postura
Gogor borrokatuta, Hernani nagusitu zen Landaren, 26-20, Bartzelonaren kontra.
HERNANI
2015/10/05 00:00 Astelehena
Bitik bi irabazi ditu Hernanik, Landaren; eta hori bakarrik ez, bi partiduak bonusarekin borobildu ditu. Atzo Bar­tze­lonaren kontra neurtu zituen indarrak, eta irabazi beha­rreko partiduari gogor eutsi zion; 26-20 nagusitu zen Hernani, eta bosgarren da sailkapen orokorrean.

Hirugarren jardunaldia izan arren, aurreneko mi­nu­tu­tik nabaritu zen asko ze­go­ela jokoan. Bartzelona eta Hernani aurkari zuzenak izan ziren joan den urtean, eta puntu hauek poltsikoratzea oso garrantzi­tsua zen bientzat. Erritmo altuan jokatu zen aurreneko zatia, eta Hernanik 19garren minutuan ireki zuen mar­kagailua, Iñaki Otxoto­renaren entsaioarekin. Lau minutura, aldea haunditu zuen Oier Garmendiaren en­tsaioarekin, eta Pello Perezen gau­za­ketarekin; 12-0 zen Her­na­ni aurretik. Trikoloreek lanean jarraitu zuten aldea haundi­tzeko, eta Iñaki Otxotorenak bigarren entsaioa egin zuen 33garren minutuan; Perezen gauza­ke­ta­rekin, 19-0 ari ziren irabazten. Bartzelonak ez zuen amore eman, eta atsedenaldiaren au­rretik aldea murriztu zuen Bruno Granellen entsaioarekin eta Hugo Pezet-Pouxen gau­zaketa­rekin. Atse­denaldian, 19-7.
Indartsu hasi zuen bigarren zatia Bartzelonak eta bost minu­tura entsaioa egin zuen Ivan Gu­rrierek. Hernanik aldea haunditu zuen, Otxotorenaren hirugarren entsaioarekin eta Pello Perezen gauzaketarekin; eta bonusa lortu zuen. Bartzelonak ez zuen amore eman, eta Hernaniren nekealdia apro­betxatu zuen; Adria Torten zigor kolpearekin eta Mauro Pintoren entsaioarekin, 26-20era gerturatu ziren. Bukaera estua izan bazen ere, triko­loreentzat izan zen garaipena.05/10/2015 Lunes

HERNANI CRE – FC BARCELONA RUGBY en Urumeako Kronika


Urumeako Kronika
Al quinto puesto tras vencer con bonus.
El Hernani en un peleado partido venció 26-20 al Barcelona en Landare
Dos de dos, lleva ganados el Hernani en Landare y ademas en ambos ha logrado el bonus. Ayer se medía frente al Barcelona en un partido muy importante logrando imponerse por 26-20 y alcanzando la quinta plaza de la clasificación general.
Aún siendo la tercera jornada, desde el primer minuto se veía que había mucho en juego en este partido. Era muy importante para ambos equipos el obtener los puntos del partido ya que el pasado año el Barcelona y el Hernani fueron rivales directos.
El primer tiempo se jugó a un ritmo muy alto, en el minuto 19 el Hernani abría el marcador con un ensayo de Iñaki Otxotorena. Cuatro minutos después era Oier Garmendia quien ensayaba, y Pello Perez transformaba: 12-0 ganaba el Hernani. SIguieron trabajando los tricolores para aumentar el marcador, y de nuevo era Iñaki Otxotorena quien lograba su segundo ensayo, tras la transformación por Perez el marcador mostraba el 19-0. El Barcelona no se amilanaba y con un ensayo de Bruno Granell y la transformación de Hugo Pezet-Poux se llegaba con 19-7 al descanso.

El Barcelona comenzó la segunda parte con fuerza logrando a los 5 minutos un ensayo de Ivan Gurrier. El Hernani por medio de un nuevo ensayo de Otxotorena y transformación de Pello Perez, lograba el punto bonus ofensivo. El Barcelona no se rendía, y aprovechando el cansancio del Hernani, conseguía tras un golpe de Adria Tort y un ensayo de Mauro Pinto colocarse en 26-20. Tras unos últimos minutos intensos la victoria fue para el Hernani.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCREren loteria.

HCREren loteria.

Eguberri on!! Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€. Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...