VRAC – Hernani , Urumeako KronikanVRAC – Hernani , en Urumeako Kronika

Sep 28, 2015 | Sin categoría

2015/09/28 Astelehena

VRAC – Hernani , Urumeako Kronikan


Urumeako Kronika
Hernanik ez zuen aukerarik izan VRACek dominatu egin zuen lehian
Valladolideko Pepe Roja zelaian jokatu zuten partidua eta etxeko taldea nagusi izan zen hasieratik; 75-12 galdu zuen Hernanik.
HERNANI
2015/09/27 00:00 Igandea
Azkeneko ligak irabazi izanaren arrazoia agerian utzi zuen atzo VRACek Pepe Rojo zelaian. Hernanik etxeko aurreneko partidua irabazi izanaren bultzada bazuen ere, Valladolidekoak nagusi izan ziren partiduko aurreneko minututik. 12garren minu­tuan, VRAC aurretik zen 26-0 ko aldearekin. Hernanik ez zuen inongo momentuan etsi, eta Leonetek egin zuen entsaioa 18garren minutuan; eta Elosegik gauzatu; 26-7.
Saiatu baziren ere, VRACek erreakziorako aukera gutxi utzi zion Hernaniri. Atse­de­naldirako tartean, beste bost entsaio egin zituen VRACek, 61-7ko emai­tzarekin bukatu zen aurreneko zatia. Bigarrengo zatian Leo­netek egin zuen Hernaniren bigarren entsaioa, 44garren minutuan; 61-12. Eta handik aurrera, VRACenak izan ziren puntu guztiak; 75-12.
Datorren igandean, 12:00­etan, Bartzelona hartuko du Landaren, Hernanik. 28/09/2015 Lunes

VRAC – Hernani , en Urumeako Kronika

Urumeako Kronika
El Hernani no tuvo posibilidades ante un dominador VRAC
Hernanik ez zuen aukerarik izan VRACek dominatu egin zuen lehian
En el partido jugado en el campo de Pepe Rojo de Valladolid, el equipo local fué muy superior desde el comienzo y el Heernani perdió por 75-12
El VRAC dejó claro este sábado que el año pasado fué el ganador de la liga en el campo de Pepe Rojo. Aunque el Hernani venía de conseguir ganar en su primer partido los de Valladolid fueron superiores desde el primer minuto del partido, para el minuto 12 ya se adelantaban 26-0, sin embargo el Hernani peleó en todo momento y Leonet ensayó en el minuto 18 y Elosegi transformo :26-7.
El VRAC no dejó que reaccionasen los de Hernani y al descanso tras otros 5 ensayos se ponian en un 61-7. En la segunda parte Leonet consiguió la segunda marca para el Hernani en el minuto 44 ; 61-12 y de ahi en adelante el VRAC logró el resto de los puntos: 75-12
El próximo domingo a las 12:0 el Hernani recibira al Barcelona.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Garaipen handia denboraldia hasteko

Garaipen handia denboraldia hasteko

Landare Tokira gerturatu ziren zale guztion indarrarekin 15 eta 14 irabazi zion Hernanik Getxori trikoloreen estreinekoan. 2023-2024 denboraldia 2. jardunaldian hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak atsedenaldiaren ondoren eta emaitza aldetik ona baina hobea izan da....

Alon Automotive Hernani M23

Alon Automotive Hernani M23

Irunen kokatuta dagoen ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloko enpresa izango da bigarren urtez jarraian M23 taldearen babesle nagusia Hernani Club Rugby Elkartea 2023-20223 denboraldia hasteko prestaketa lanetan murgilduta dago eta bigarren...

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Inguruko jokalarien fitxaketei buruz ORDIZIA RUGBY ELKARTEAK kaleratutako erantzuna aztertu ondoren, ulertzen dugu talde goierritarrak ez duela inongo asmorik bere jarrera edo fitxaketa politika aldatzeko. Beraz, Hernani Club Rugby Elkartearen aurreko komunikatuan...