Hernani vs Gernika Kronika.eusHernani vs Gernika Kronika.eus

Sep 20, 2015 | Sin categoría

2015/09/20 Igandea

Hernani vs Gernika Kronika.eus


kronika.eus
Hasiera bikaina, garaipen eta bonusarekin
Gernikari 42(b)-20 irabazi zion atzo Hernanik. Markagailuak adierazten duena baino partidu estuagoa izan zen eta azken hamar minutuetan lortu zuten errenta etxeko mutilek.
HERNANI
2015/09/20 00:00 Igandea
Ondo hastea zuen erronka Hernanik, eta etxeko parti­duak irabaztea. Oraingoz biak lortu dituzte, atzo Gernikari 42(b)-20 irabazita.
Markagailuak adierazten duena baino partidu estuagoa izan zen. Partidua hastearekin batera, Gernika aurretik jarri zen entsaio eta transformazio bati eskerrak. Berehala eran­tzun zuten, ordea, trikoloreek eta aurretik jarri ziren Otxo­torena eta Lucasen entsaioak tarteko. Eta berriz aurrea hartu, Gernikak. Lehenengo zatia halaxe joan zen eta atse­denaldira 18-17 iritsi ziren.
Bigarren zatia hasi eta segituan, bizkaitarrak aurre­tik jarri ziren berriz, 18-20, baina handik aurrera herna­niarrak izan ziren nagusi, nahiz eta azken momentura arte sufritu. Azken hamar minutuetan egindako bi entsaioe­kin lortu zuten erren­ta. Denera, bost entsaio egin zituen Hernanik eta bonusa ere lortu zuen.
Aitor Lucasek bi entsaio
Aitor Lucasek eta Anartz Elosegik atzo debutatu zuten eta beraien lana azpimarra­tzekoa izan zela azaldu dute taldetik. Lucasek partidu osoa jokatu zuen eta bi entsaio egin zituen. Elosegi berriz, Pello Perez ordezkatuz atera zen lehenengo zatiaren bukaeran. Oso postu zailean, apertura bezala jokatu zuela eta oso ondo aritu zela gaineratu dute: «Oso jende gaztearekin hasi gara eta ondo erantzun dute». Igor Genua ere fin ibili zen hankarekin. 2015/09/20 Igandea

Hernani vs Gernika Kronika.eus


kronika.eus
Excelente comienzo, victoria con bonus
El Hernani venció ayer al Gernika por 42(b)-20. El partido fué mas ajustado de lo que indica el resultado, logrando los locales la diferencia en los ultimos diez minutos
El reto era comenzar bien la temporada y ganar el partido. De momento se ha logrado el objetivo al ganar al Gernika por 42(b)-20
Al poco de comenzar el partido el Genika se adelanto en el marcador gracias a un ensayo transformado. Los tricolores respondieron enseguida con ensayos de Otxotorena y Lucas poniendose por delante en el marcador. Al rato el Gernika tomó de nuevo la delantera siendo así la tonica de esta primera parte llegando al descanso 18-17.
Al comienzo de la segunda parte el Gernika se ponía 18-20, pero a partir de ahí el Hernani se fué imponiendo, aunque sin dejar de sufrir hasta los últimos momentos. Gracias a los dos ensayos conseguidos en los diez últimos minutos se pudo aumentar la renta logrando cinco ensayos y el bonus.
Hay que destacar el debut de Aitor Lucas y Anartz Elosegi por el trabajo que realizaron. Lucas jugó todo el partido y Elosegi sustituyó a Pello Perez al finalizar el primer tiempo en el puesto de apertura.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Garaipen handia denboraldia hasteko

Garaipen handia denboraldia hasteko

Landare Tokira gerturatu ziren zale guztion indarrarekin 15 eta 14 irabazi zion Hernanik Getxori trikoloreen estreinekoan. 2023-2024 denboraldia 2. jardunaldian hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak atsedenaldiaren ondoren eta emaitza aldetik ona baina hobea izan da....

Alon Automotive Hernani M23

Alon Automotive Hernani M23

Irunen kokatuta dagoen ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloko enpresa izango da bigarren urtez jarraian M23 taldearen babesle nagusia Hernani Club Rugby Elkartea 2023-20223 denboraldia hasteko prestaketa lanetan murgilduta dago eta bigarren...

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Inguruko jokalarien fitxaketei buruz ORDIZIA RUGBY ELKARTEAK kaleratutako erantzuna aztertu ondoren, ulertzen dugu talde goierritarrak ez duela inongo asmorik bere jarrera edo fitxaketa politika aldatzeko. Beraz, Hernani Club Rugby Elkartearen aurreko komunikatuan...