Lau urterako hitzarmena, Landare errugbi taldeari uztekoAcuerdo con el ayuntamiento por cuatro años

2015, Sep 11

2015/09/11 Ostirala

Lau urterako hitzarmena, Landare errugbi taldeari uzteko


lau-urterako-hitzarmena-landare-errugbi-taldeari-uzteko
Lau urterako hitzarmena, Landare errugbi taldeari uzteko
Atzo sinatu zuten akordioa, Udalak eta Hernani Errugbi Elkarteak, «dagoeneko praktikan hala egiten zena formalizatzeko».
HERNANI
2015/09/11 00:00 Ostirala
Hitzarmena sinatu zuten atzo, Hernaniko Udalak eta Hernani Errugbi Elkarteak. Horren bidez, Landare Tokiko instalazioak eta eremu guztia erabiltzen utziko dio Udalak elkarteari: «lau urterako da hitzarmena, baina luzatzeko aukerarekin», azaldu zuen Luis Intxauspe alkateak.
Horrela, «dagoeneko praktikan egiten zena formalizatu» nahi izan dute, paperetara eraman: «inportantea da hi­tzarmena sinatzea, segurtasuna ematen duelako».
Landare erabiltzen uzteaz gain, dirulaguntza ere emango dio Udalak, mantenurako.
Berez, Gipuzkoako Foru Aldundiarena da Landare, baina Udalaren esku uzten du bere erabilpena. Akordio hori ere, 2014an formalizatu zen, Udala eta Aldundiaren hitzarmen batekin, eta 50 urterako izango da. Horregatik, errugbi elkartearekin ere hitzarmena sinatu nahi izan dute orain.
Mantenurako, dirulaguntza
Instalazioak erabiltzen uzteaz gain, dirulaguntza bat ere jasotzen da hitzarmenean: mantenurako, diru kopuru bat emango dio Udalak.11/09/2015 Viernes

Acuerdo con el ayuntamiento por cuatro años


Acuerdo por cuatro años sobre el campo de Landare.
lau-urterako-hitzarmena-landare-errugbi-taldeari-uzteko

Ayer se firmó el acuerdo entre el Ayuntamiento y el Club de Rugby para formalizar la practica del rugby en Landare
De esta forma el Ayuntamiento cede el uso de las instalaciones y terrenos de Landare Toki por cuatro años con la opción de futuras prolongaciónes , según comentó Luis Intxauspe alcalde de Hernani.
Con esta firma se trata de formalizar por escrito lo que ya se lleva practicando, con el fin de asegurar dicha practica.
Los terrenos pertenecen a la Diputación de Gipuzkoa que los deja en manos del Ayuntamiento para su uso. Dicho acuerdo se formalizó en 2014, entre el Ayuntamiento y la Diputación por un periodo de 50 años. Por eso el Club de Rugby ha querido también realizar un acuerdo.
Aparte de la cesión de los terrenos el Club recibirá una ayuda económica para el mantenimiento de las instalaciones.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...