IGANDEAN DENOK ALTAMIRARA!!EL DOMINGO TODOS A ALTAMIRA!!

Abr 21, 2015 | Sin categoría

2015/04/21 Asteartea

IGANDEAN DENOK ALTAMIRARA!!


Asko dugu jokoan igande honetan Altamiran jokatuko den partiduan. Ziur gaude jokalariek zelaian duten guztia emango dutela zelaiko borroka irabazteko eta ziur ere zaletuek neurri berean erantzungo dutela.
Errugbiaren festa izango da igandean Ordizian, eta iparraldeko Seaskako ikastolei laguntzeko balioko duen festa gainera. Festak duen onena festan murgiltzea da, afizio berdina duten beste askorekin nahastea eta errugbiak horretarako parada ezin hobea ematen digu, ia esan daiteke, beste inongo kirolek ematen ez dutena.
Horregaitik animatzen zaituztegu Hernaniren zaletu guztiak, hernaniarrak eta ez hain hernaniarrak, igandean Altamirako festan murgiltzera eta ahal dela, ordiziarrek baina ozengo animatzera!
Inoiz baino ozenago:
BULTZA HERNANI!!

21/04/2015 Martes

EL DOMINGO TODOS A ALTAMIRA!!


Nos jugamos mucho este domingo en el partido de Altamira. Estamos convencidos al cien por cien de que los jugadores lo darán todo en el campo y también lo estamos de que los aficionados responderán en la misma medida.
El domingo en Ordizia se vivirá la fiesta del rugby, una fiesta que además servirá para ayudar a las ikastolas de iparralde, Seaska. Lo mejor que tiene una fiesta es sumergirse en ella, mezclarse con otros muchos con los que compartes afición y el rugby nos brinda una oportunidad inmejorable para ello, se podría decir, que ningún otro deporte ofrece semejante oportunidad.
Por este motivo, os animamos a todos los aficionados del Hernani, hernaniarras y no tan hernaniarras, a que el domingo os sumerjáis en la fiesta de Altamira y a poder ser, !animando más fuerte que los de Ordizia!
Más fuerte que nunca:
BULTZA HERNANI!!

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Garaipen handia denboraldia hasteko

Garaipen handia denboraldia hasteko

Landare Tokira gerturatu ziren zale guztion indarrarekin 15 eta 14 irabazi zion Hernanik Getxori trikoloreen estreinekoan. 2023-2024 denboraldia 2. jardunaldian hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak atsedenaldiaren ondoren eta emaitza aldetik ona baina hobea izan da....

Alon Automotive Hernani M23

Alon Automotive Hernani M23

Irunen kokatuta dagoen ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloko enpresa izango da bigarren urtez jarraian M23 taldearen babesle nagusia Hernani Club Rugby Elkartea 2023-20223 denboraldia hasteko prestaketa lanetan murgilduta dago eta bigarren...

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Inguruko jokalarien fitxaketei buruz ORDIZIA RUGBY ELKARTEAK kaleratutako erantzuna aztertu ondoren, ulertzen dugu talde goierritarrak ez duela inongo asmorik bere jarrera edo fitxaketa politika aldatzeko. Beraz, Hernani Club Rugby Elkartearen aurreko komunikatuan...