HERNANI-VIGO, KRONIKAHERNANI-VIGO, CRÓNICA

2015, Mar 29

2015/03/29 Larunbata

HERNANI-VIGO, KRONIKA


Hernani bizirik dagoela erakustera irten da gaur Anoetako miniestadiora eta halaxe utzi du agerian, sekulako arnasa hartu du taldeak arerio zuzen bati irabazita, itxaropenezko arnasa.
Hernaniarrak erabat entxufatuta zelairatu dira, aurrealdean borroka egongo bazen, aurpegia emateko gai izango zirela argi eta garbi utziaz, partida hasi eta berehala, Hernaniko aurrelariek berezkoa duten kasta erakutsi eta baloia marraren beste aldean utzi du Orbegozok maul eder baten ostean. Ez dute ordea galizarrek horregatik bururik jeitsi eta Maguna joko zabaltzailearen oinetan etorri da Vigotarren lehen entsegua 22. minutuan. Lehen zati ia osoan parez pare ibili dira talde biak, Hernani nagusi uztartzeetan (dexente arinagoak izanda ere) eta Vigo eskasetan. Lehen zatiaren azken minutuetan ordea, etxekoen urrezko momentua iritsi eta atsedenaldiaren atarian birritan egin du entsegua Hernanik, Oier Garmendia eta Igor Genuaren eskutik.
Bigarren zatia hasi eta berehala, Magunak aldea murriztu du zigor kolpe bat gauzatuta, eta berdin erantzun du Hernanik Genuaren ostikoz, handik minutu gutxitara. Aurrelarien arteko lehia borrokatuan , Hernaniarrak berriro indarrean sartu dira Vigotarren in goal eremuan. Jon Otxotorena izan da baloia pausatu eta Hernaniarrentzat bonus puntua suposatu duen entsegua egin duena. 66. minutuan Genuak hertzetik bostgarren entsegua egin eta lana borobilduz Peio Perezek egin du seigarrena 75. minutuan. Partidua amaitzear zela, estrainekoz aritu den Murray zeelanda berritarrak egin du bisitarien bigarren, eta partiduko azken entsegua.
Puri purian honenbestez ligako sailkapeneko azken postuak. 4 punturen baitan, hiru talde: Getxo, Vigo eta Hernani, baina Hernaniarrek partidu bat gutxiago jokatu dutela ahaztu gabe. Bizirik da Hernani, eta indarrez gainezka gainera!
Bultza Hernani!

HERNANI (35 b): Insausti, U.Otaño, Orbegozo, A.Otaño, Pernas, Gutierrez, Perelli, J.Otxotorena, Genua, P.Perez, Mujika, I.Garmendia, Etxeberria, Collado, O.Garmendia.
Ordez/Supl: Noriega, I.Otxotorena, Sevillano, Iradi, M.Perez, Larretxea, Zumalabe, Otaegi.
Universidade VIGO (15): Redondo, Ferreras , Tatafu, C.Lopez, Berlande, R.Rodriguez, Salgado, A. Fernandez, Paul Gonzalez, Maguna, Riveiro, Abadia, Parga, M.Gonzalez, A. Rodriguez.
Ordez/Supl: Muñiz, Murray, Pedro Gonzalez, Vera , Calvo
Epailea/Arbitro: Sr. Raposo Jn. Horiak/amarillas: Arkaitz Otaño, Zumalabe, Lopez , Adrian Fernandez. Gorria/Roja: Berlande (marrazaina iraintzeagatik/por insultar al asistente).

Markagailua/Marcador: 4´ 5-0 Orbegozo, 7-0 Genua; 22´ 7-5 Maguna, 7-7 Paul Gonzalez; 34´ 12-7 Garmendia; 37´ 17-7 Genua. 44´ 17-10 Maguna; 48´ 20-10 Genua; 57´ 25-10 Jon Otxotorena, 57´ 27-10 Genua; 66´ 30-10 Genua; 75´ 35-10 P.Perez; 78´ 35-15 Murray.

Estekak:
www.diariovasco.com/deportes/mas-deportes/
www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/03/30/deportes
www.kronika.eus
Argazkiak: Hernani-Vigo
/www.vigorugby.es
www.lavozdegalicia.es/
www.marca.com
29/03/2015 Sábado

HERNANI-VIGO, CRÓNICA


El Hernani ha saltado hoy al miniestadio de Anoeta a demostrar que está vivo y así ha quedado patente, respirando hondo tras ganar a un rival directo, una aspiración de esperanza.
Los hernaniarras han entrado al partido muy enchufados, si iba a haber una guerra de delanteras, iban a dejar claro que darían la cara y así ha sido, cuando nada más iniciarse el encuentro los delanteros de Hernani daban cuenta de su casta y posaban el oval tras la línea, de la mano de Orbegozo tras un bello maul. No ha sido esto motivo para que los gallegos agacharan la cabeza y Maguna ensayaba en el 22, igualando el encuentro. Durante casi la practica totalidad del primer tiempo, los equipos se han tratado de tú a tú; el Hernani se mostraba superior en las melées (a pesar de ser sensiblemente más ligeros) y Vigo en las touches. Sin embargo, en los últimos minutos de la primera mitad, ha llegado el momento dorado de los locales ensayando por partida doble, de la mano de Oier Garmendia primero, y de la mano de Genua después. nada más iniciarse el segundo tiempo, Maguna reducía distancias transformando un golpe de castigo, con idéntica respuesta local tras patada de Genua. En la encarnizada lucha de delanteras, los hernaniarras han entrado con fuerza en el in goal rival , siendo Jon Otxotorena quien posaba el cuarto ensayo que proporcionaría el punto adicional para el Hernani. En el 66 Genua ensayaba por quinta vez para el Hernani y en el 75, Peio Perez redondearía el resultado con un sexto. Al filo del final del encuentro, el debutante Murray marcaba el segundo para los vigueses y último ensayo del partido.
La zona baja de la tabla se pone al rojo vivo con este resultado, con tres equipos en una horquilla de cuatro puntos: Getxo , Vigo y Hernani, sin olvidar que el Hernani ha disputado un encuentro menos.
El Hernani está vivo, vivo y en plenitud!
Bultza Hernani!

HERNANI (35 b): Insausti, U.Otaño, Orbegozo, A.Otaño, Pernas, Gutierrez, Perelli, J.Otxotorena, Genua, P.Perez, Mujika, I.Garmendia, Etxeberria, Collado, O.Garmendia.
Ordez/Supl: Noriega, I.Otxotorena, Sevillano, Iradi, M.Perez, Larretxea, Zumalabe, Otaegi.
Universidade VIGO (15): Redondo, Ferreras , Tatafu, C.Lopez, Berlande, R.Rodriguez, Salgado, A. Fernandez, Paul Gonzalez, Maguna, Riveiro, Abadia, Parga, M.Gonzalez, A. Rodriguez.
Ordez/Supl: Muñiz, Murray, Pedro Gonzalez, Vera , Calvo
Epailea/Arbitro: Sr. Raposo Jn. Horiak/amarillas: Arkaitz Otaño, Zumalabe, Lopez , Adrian Fernandez. Gorria/Roja: Berlande (marrazaina iraintzeagatik/por insultar al asistente).

Markagailua/Marcador: 4´ 5-0 Orbegozo, 7-0 Genua; 22´ 7-5 Maguna, 7-7 Paul Gonzalez; 34´ 12-7 Garmendia; 37´ 17-7 Genua. 44´ 17-10 Maguna; 48´ 20-10 Genua; 57´ 25-10 Jon Otxotorena, 57´ 27-10 Genua; 66´ 30-10 Genua; 75´ 35-10 P.Perez; 78´ 35-15 Murray.

Enlaces:
www.diariovasco.com/deportes/mas-deportes/
www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/03/30/deportes
www.kronika.eus
Argazkiak: Hernani-Vigo
/www.vigorugby.es
www.lavozdegalicia.es/
www.marca.com

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...