HERNANI-GETXO, KRONIKAHERNANI-GETXO,CRÓNICA

2015, Feb 15

15/02/2015 Igandea

HERNANI-GETXO, KRONIKA

Lokatz artetik bizirik atera zen Hernani Getxoren aurkako partiduan. Oso partidu borrokatua ikusi genuen atzo Landaren, merituz beterikoa, zelai astun, irristakor eta negukoan. Txalogarria halako baldintzatan bi taldeek emandakoa.
Asko zegoen jokoan eta berdintasuna agerian geratu zen haseratik, lehenengo 20 minutuetan punturik ez zen izan, benetan zaila jokoa garatzea baloi labainkor eta zelai astunaren ondorioz. Getxoztarrak aurreratu ziren zigor kolpez eta handik minutu eskasera, hagapeko entsegua egin zuen Aranguren joko zabaltzaileak, etxekoen transmisio huts baten ondoren. Kolpe gogorra hirukolorekoentzat, baina jakin zuten burua altxatzen eta aurrelarien jokaldian entsegua egin zuen Jon Otxotorenak atsedenaldiaren atarian. 5-10eko emaitzaz amaitu zen lehen zatia.
Bigarren zatian arrapaladan irten ziren etxekoak, bikain, etenik gabe eta bi entsegu egin zituzten jarraian, Jon Otxotorenak bigarrena eta Mattin Colladok hirugarrena. Zazpi puntuko aldea zuten alde hernaniarrak eta Getxokoek aldaketa estrategikoa egin zuten Linklater zelairatuz, beste tenorea eman zioten horibeltzen jokoari zeelanda berritarraren ostikoek, sakontasunean eta eskasetan zuten abantaila bilatuz. Gogor estutu zuten azken minutuetan bizkaitarrek, baina ondo jakin zuten etxekoek emaitza gordetzen. Azkenenan 17-13ko emaitzaz, arerioio zuzenari hiru puntu arramazkatzea lortu zuen Hernanik.
Gernika izango da hurrengo arerioa eta garaipen honek emango die zalantzarik gabe indarra, datorren larunbatean Urbietan beste emaitza positibo baten bila ateratzeko.
Bultza Hernani!!

Hernani (17): Insausti, U.Otaño, Orbegozo, Perilli, Iradi, Gutiérrez, IOtxotorena, J.Otxotorena, Zumalabe, P.Perez, Elorza, I.Garmendia, Genua, Mujika, O.Garmendia. Jolastu dute ere/También han jugado: Sevillano, Noriega, A.Otaño, Collado.

Getxo (13): Peterson, I.Lavin, Wozniak, Zabala, Zabaloy, Landaburu, Alvarez, Matoto, Etxeandia, Aranguren, Gutiérrez, Monasterio, Ballie, Garate, Windon. Jolastu dute ere/También han jugado: Domínguez, B.Lavin,Linklater, Zaballa, Rodríguez.

Epailea/Arbitro: Gallastegi. Txartelik ez/sin amonestaciones

Markagailua/Marcador: 19´0-3 Windon; 20´ 0-8 Aranguren, 20 ´0-10 Windon; 29´5-10 J.Otxotorena; Atseden/Desc: 5-10 45´10-10 J.Otxotorena; 51´ 15-10 Collado, 51´17-10 Genua; 61´17-13 Linklater.

Estekak:

getxorugby.com
diariovasco.com
Urumeako Kronika
Hernani-Getxo, argazkiak
Zu KIrolari, resumen Hernani-Getxo






15/02/2015 Domingo

HERNANI-GETXO,CRÓNICA

El Hernani salió vivo del lodazal en el partido que le enfrento a Getxo. Ayer vivimos un partido muy disputado en Landare, lleno de merito, en un campo pesado, resbaladizo, invernal. Loable la entrega de ambos equipos en tales circunstancias.
Había mucho en juego y eso quedo claro desde el inicio del encuentro. Ausencia de puntos en los primeros 20 minutos a consecuencia de la pesadez del campo y un balón muy resbaladizo. Los de Getxo se adelantaron mediante golpe de castigo y a un escaso minuto, el apertura Aranguren ensayaba bajo palos tras error de transmisión de los locales. Fué un duro golpe para los tricolores, del que supieron sobreponerse gracias al ensayo materializado por Jon Otxotorena en jugada de delantera antes del descanso. La primera mitad terminaba con un 5-10 en el marcador.
En el segundo tiempo los locales salieron en tromba, sensacionales, sin descanso y consiguieron enlazar dos ensayos, Jon Otxotorena conseguía el segundo y Mattin Collado el tercero. Los hernaniarras conseguían así una ventaja de siete puntos, los cual llevo a un cambio estratégico de los de Getxo, poniendo en juego a Linklater. Las patadas del neozelandés dieron un viuelco al juego de los gualdinegros, buscando la profundidad e intentando buscar provecho de su superioridad en touch. Los vizcaínos apretaron fuerte en los minutos finales, pero los locales supieron guardar el resultado. Con el 17-13 final, el Hernani consiguió arañar tres puntos a un rival directo.
El siguiente rival será el Gernika y esta victoria dará sin duda fuerzas para salir a por todas en Urbieta el próximo sábado.
Bultza Hernani!!
Hernani (17): Insausti, U.Otaño, Orbegozo, Perilli, Iradi, Gutiérrez, IOtxotorena, J.Otxotorena, Zumalabe, P.Perez, Elorza, I.Garmendia, Genua, Mujika, O.Garmendia. Jolastu dute ere/También han jugado: Sevillano, Noriega, A.Otaño, Collado.

Getxo (13): Peterson, I.Lavin, Wozniak, Zabala, Zabaloy, Landaburu, Alvarez, Matoto, Etxeandia, Aranguren, Gutiérrez, Monasterio, Ballie, Garate, Windon. Jolastu dute ere/También han jugado: Domínguez, B.Lavin,Linklater, Zaballa, Rodríguez.

Epailea/Arbitro: Gallastegi. Txartelik ez/sin amonestaciones

Markagailua/Marcador: 19´0-3 Windon; 20´ 0-8 Aranguren, 20 ´0-10 Windon; 29´5-10 J.Otxotorena; Atseden/Desc: 5-10 45´10-10 J.Otxotorena; 51´ 15-10 Collado, 51´17-10 Genua; 61´17-13 Linklater.

Enlaces:
getxorugby.com

diariovasco.com

Urumeako Kronika
Hernani-Getxo, argazkiak
Zu KIrolari, resumen Hernani-Getxo






Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCREren loteria.

HCREren loteria.

Eguberri on!! Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€. Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...