CRC-HERNANI, KRONIKA CRC-HERNANI, CRONICA

2015, Ene 25

2015/01/25 Igandea

CRC-HERNANI, KRONIKA


Eskura izan du Hernanik gaurkoan etxetik kanporako lehen garaipena, baina azkenean oso exkax geratzen den bonus puntu bateko sariarekin konformatu behar.
Intentsitate berdinez aritu dira bi taldeak lehen zatian, baina hala ere hirukolorekoek izan dute konzentrazio galerarik, madrildarrek bikain aprobetxatu dutena, hasteko zigor kolpea gauzatu eta atsedenaldi aurretik entsegua egin eta 10 puntuko aldea ateratzeko. Lehen zati horretan eta partiduko azken jokaldian egon da partiduko gakoa.
Bigarren zatian gehiago izan da Hernani, hasi eta berehala, Iraitz Garmendiak eginiko entsegua gauzatu du Genuak eta aldea hiru puntura murriztu dute. Zigor kolpeak eta beste entsegu bana tarteko, 18nako berdinketa zegoen markagailuan partidua amaitzeko bi minutu falta zirela. Etxekoak erasoan, hernaniarren defentsa jokoz kanpo ikusi du epaileak jokaldi oso eztabaidagarrian eta zigor kolpea gauzatuta, 21-18, garaipena poltsikoratu dute etxekoek.
Bi asteko etenaldia dator orain, Getxo etxean hartu aurretik. Lan bikaina egiten ari da Hernani eta eman behar ditu fruituak, animo eta bultza!!
estekak:
Partiduko argazkiak
mundodeportivo.com






25/01/2015 Domingo

CRC-HERNANI, CRONICA

El Hernani ha tenido hoy a mano su primera victoria a domicilio, pero al final se ha tenido que conformar con un punto bonus que sabe a muy poco.
La primera mitad se ha desarrollado con igual intensidad por parte de ambos equipos, pero los tricolores han tenido algunas lagunas de concentración que los locales han aprovechado para tomar una ventaja de diez puntos, a través de un golpe de castigo primero y mediante ensayo transformado poco antes del descanso después.
En la segunda mitad el Hernani ha ido a más; nada más iniciarse Genua transformaba tras ensayo de Iraitz Garmendia, reduciendo la distancia a tres puntos. Tras golpes de castigo y sendos ensayos no transformados el marcador estaba empatado a 18 a falta de dos minutos para el final, el equipo local estaba volcado en ataque y el árbitro ha visto un muy riguroso fuera de juego en la defensa hernaniarra, que los madrileños han aprovechado para transformar y hacerse con la victoria por 21-18.
Vienen dos semanas de descanso antes de recibir la visita de Getxo. El Hernani está trabajando muy bien y tiene que dar sus frutos, animo y adelante!!
enlaces:
Partiduko argazkiak
mundodeportivo.com






Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCREren loteria.

HCREren loteria.

Eguberri on!! Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€. Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...