HERNANI-CISNEROS, AURREKOAHERNANI-CISNEROS, PREVIA

2015, Ene 14

2015/01/13 Asteartea

HERNANI-CISNEROS, AURREKOA


Gabonetako geldialdiaren ostean, bueltan da Ohorezko mailako liga; bi partidu etenaldi berri baten aurretik eta biak talde madrildarren aurkakoak, Landaren lehena Cisnerosen aurka eta Madrilen bigarrena CRCren aurka.
Hilabeteko etenaldiaren ostean jasoko du Hernanik Cisnerosen bisita, etenaldia ez da hainbestekoa izan madrildarrentzat, iragan astean kopako finalaurreko joanekoa jokatu bait zuen Indeopendienteren aurka. Denboraldi bikaina egiten ari dira Cisnerosekoak,eta horren adierazle, kopako finalaurrekoetan izatea (finalean izateko aukera askorekin) eta sailkapenean duten laugarren postua. Tradizioz, lan edo ikasketa kontuak tarteko Madrilera abiatutako errugbilarien aterpe izan da Cisneros, honek, harrobi emakorrarekin batera, talde lehiakorra izateko aukera ematen dio, eta hala gertatzen ari da aurtengoan. Bloke bikaina osatu dute, aurrealdean zein atzeko lerroetan, ohikoa duten joku ikusgarria emateko aukera ematen diena. Joan den urtean aurrealdean arazoak izan bazituzten ere, gogor ari dira aurtengoan aurrelariak, lehen lerroaren indartzea eta bigarren lerroan Iñaki Villanuevaren itzulera jarraitua azpimarratuz (lesioak eta zazpiko errugbiko konpetizioak tarteko, ez du askorik jokatu Cisnerosekin azken denboraldietan). Arrisku nabarmenena ordea, atzeko lerroetan dute urdin-urdinek; joko dinamikoa eta ikusgarria egiten duten kalitate handiko jokalariak zelairatzen dituzte partiduoro, eta ez dira makalagoak aulkian itxaroten dutenak ( aipa ditzakegu Cano, Mota, Tudela, Niño, Lopez, Hernandez…), hauei gainera, azken uneko fitxaketa bat gehitu behar zaie: Pablo Feijoo donostiarrarena hain zuzen ere.
Hernaniarrak jakitun dira oso partidu zailari egin beharko diotela aurre, baina aldi berean, maila mantentzeko helburua beteko bada, partidu guztietan eman beharko dutela ehuneko ehuna, batez ere Landaren jokatutakoetan.
Zita goiztiarra, larunbatean arratsaldeko 15:30etan Landaren.
Bultza Hernani!!
Deituak:
linea:Genua, Zumalabe, Larretxea,I.Garmendia, Etxeberria, Pello Perez,Mujika, Elorza, A.Otaegi, O.Garmendia
del:Insausti,I.Otxoto,Iradi,Noriega,Otaño,Orbegozo,Zapiain,Pernas,I.Otaegi,Gutierrez,Perilli,J.Otxoto,Sevillano
13/01/2015 Martes

HERNANI-CISNEROS, PREVIA


Vuelve la liga de división de honor tras el parón navideño, lo hará con dos partidos previos a un nuevo parón, contra sendos equipos madrileños, el primero en Landare frente al Cisneros y el segundo en Madrid frente al CRC.
El Hernani recibe la visita del Cisneros tras un parón de un mes de duración, parón que ha sido más breve para los madrileños, ya que la semana pasada disputaron el partido de ida de semifinales de copa frente al Independiente. Los colegiales están realizando una magnífica campaña, algo que se refleja en la disputa de la citada semifinal (con serias opciones de acceder a la final) y el cuarto puesto que ocupan en la clasificación. Tradicional refugio de jugadores desplazados a Madrid, ya sea por estudios o trabajo, junto a una fructífera cantera; suele ser habitual que cuenten con equipos muy competitivos, como el que está resultando en la actual temporada. Han conseguido reunir un bloque muy interesante tanto en las líneas delanteras como en la de tres cuartos, que les permite desplegar su característico juego vistoso. Los problemas que vivieron durante la pasada temporada en la delantera, se han visto solventados notablemente en la actual, subrayando especialmente el refuerzo de la primera línea y el “retorno” de Iñaki Villanueva en la segunda (jugador que ya fuera por lesión o por competición de rugby a siete, no ha disputado demasiados partidos con su equipo las últimas temporadas). El peligro más destacable de los azules-azules, proviene sin embargo de su línea de tres cuartos; alinean partido tras partido a jugadores de gran calidad que despliegan un juego dinámico y vistoso y no se quedan en la zaga los que esperan en el banquillo (podríamos citar una larga lista de nombres como Cano, Mota, Tudela, Niño, Lopez, Hernandez…), además cuentan con un notable fichaje de última hora: el del donostiarra Pablo Feijoo.
Los tricolores son conscientes de la dificultad del partido al que se enfrentan, como también lo son de que tendrán que dar el cien por cien en todos los partidos que restan, si se quiere cumplir con el objetivo de la permanencia, más si cabe en los partidos que disputen como locales.

La tempranera cita, el sábado a las 15:30 en Landare.
Bultza Hernani!!
Convocados:
linea:Genua, Zumalabe, Larretxea,I.Garmendia, Etxeberria, Pello Perez,Mujika, Elorza, A.Otaegi, O.Garmendia
del:Insausti,I.Otxoto,Iradi,Noriega,Otaño,Orbegozo,Zapiain,Pernas,I.Otaegi,Gutierrez,Perilli,J.Otxoto,Sevillano

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...