SANTBOIANA-HERNANI, KRONIKASANTBOIANA-HERNANI, CRÓNICA

2014, Dic 15

2014/12/14 Igandea

SANTBOIANA-HERNANI, KRONIKA

Egun haundia zuen Santboianak ospatzekoa, Ohorezko mailan jokatzen zuen 800. partidua bait zen atzokoa, lehen sailkatu gisa amaitu zuen jardunaldia Hernaniren aurka 50-10eko emaitzaz gailenduta. Bazekiten hernaniarrek partidu oso zaila izango zela, sekulako maila ematen ari bait dira bartzelonarrak, eta halaxe izan zen, lehen zatian erakutsitako jokoak dena erabakita utzi zuen.

Lehen ordu laurdenean eutsi egin zioten hernaniarrek markagailuari, baina santboikoen lerroaren abiadurak gailendu egin zien eta lerro hausten zuten bakoitzean entsegua egiteko gaitasuna azaldu zuten beraien hegaleko azkarrek (atzo hegaleko gisa aritu zen Barók hiru entsegu egin zituen). Hernani entsegu marratik urbil egon zen hainbatetan, baina transmisioko hutsegite bakoitzari etekin ateratzen zioten etxekoek kontraerasorako, eta guztira sei entsegu egin zituzten lehen zatian, atsedenaldirako 38-0ko markagailua erdietsita.
Oso bestelakoa izan zen bigarren zatia, partiduan lortua zuten abantaila eta lehen zatiko ahaleginaren ostean, maila apalagoa erakutsi zuten etxekoek eta bina entsegu egin zituzten bi taldeek. Hirukolorekoak saiatu ziren ordu laurden falta zela bi entsegu gehiago, egiten erasoko bonusa eskuratzeko, baina ez zen posible izan.
Orain hilabeteko etenaldia dator, indarrak hartu eta ia bigarren itzuli osoari aurre egiteko. Badago borrokarako tartea eta ahalegin horretan murgilduko gara buru belarri.
Bultza Hernani!!

Hamabostekoak:
UE Santboiana: Petit, Chichua, Petreanu, Puigbert, Chipman, Campius, Van den Ven, Tauli, Chievers, Apikotoa, Muñoz, Baker, González, Baró, Puig. Jolastu zuten ere: Balsalobre, López, Sanz, García, Ortega, Cuenca, Lafraya.
Hernani CRE: Insausti, Erroizenea, Orbegozo, Noriega, J. Otxotorena, Gutiérrez, M.Perez, M.Otxotorena, Collado, P.Perez, Mujika, I.Garmendia, Etxeberria, Elorza, Genua. Jolastu zuten ere: I.Otxotorena , Sevillano, Iradi, Larretxea, A.Otaegi, Leonet.
Epailea: Molpeceres jauna. Txartel horiak Noriega eta Sanzi.
Markagailua: 13´ 5-0 Puig , 13´ 7-0 Apikotoa; 17´ 12-0 Baró , 14-0 Apìkotoa; 22´ 19-0 Muñoz, 21-0 Apikotoa; 27´ 26-0 Baró , 28-0 Apikotoa; 33´ 33-0 Baker; 39´ 38-0 Baró. ATSEDENALDIA 48´ 43-0 Apikotoa,45-0 Apikotoa; 62´ 45-5 Noriega; 68´ 50-5 A.Otaegi; 72´ 50-10 Tauli.
Estekak:
kronika.net
Partiduko argazkiak
elconfidencial.com
marca.com

14/12/2014 Domingo

SANTBOIANA-HERNANI, CRÓNICA

La Santboiana celebraba un gran día, puesto que disputaba su partido número 800 en División de Honor y lo hizo aferrándose a la primera posición tras imponerse con un contundente 50-10 al Hernani. Los hernaniarras sabían que se enfrentaban a un dificilísimo partido, viendo el nivel al que está jugando la Santboiana este año, y así fue, ya que el juego desplegado en la primera mitad sentenció el encuentro.

Los hernaniarras pudieron sostener el encuentro en el primer cuarto de hora, pero se vieron superados por la velocidad de la línea de los barceloneses, cuyos alas mostraron la capacidad de lograr ensayos casi en cada ocasión en la que lograban romper la línea (Baró , que ayer actuaba de ala logró hacer tres ensayos). Pese a que el Hernani se aproximó varias veces a la línea de ensayo rival, los locales conseguían sacar rendimiento de cada fallo de transmisión para contraatacar y consiguieron realizar hasta seis ensayos en la primera parte, llegando al descanso con un marcador de 38-0.
La segunda parte fue muy distinta y los locales acusaron el esfuerzo de la primera mitad, siendo esta más igualada y anotando dos ensayos cada uno de los equipos. Los tricolores centraron su esfuerzo en el último cuarto de hora en hacer dos ensayos más y obtener así el bonus ofensivo, pero no fue posible.
Ahora viene el parón liguero navideño, que vendrá bien para recuperar fuerzas y hacer frente a una segunda vuelta casi completa. Hay margen para la lucha y en ello centraremos nuestro empeño.
Bultza Hernani!!

Alineaciones:
UE Santboiana: Petit, Chichua, Petreanu, Puigbert, Chipman, Campius, Van den Ven, Tauli, Chievers, Apikotoa, Muñoz, Baker, González, Baró, Puig. También jugaron: Balsalobre, López, Sanz, García, Ortega, Cuenca, Lafraya.
Hernani CRE: Insausti, Erroizenea, Orbegozo, Noriega, J. Otxotorena, Gutiérrez, M.Perez, M.Otxotorena, Collado, P.Perez, Mujika, I.Garmendia, Etxeberria, Elorza, Genua. También jugaron: I.Otxotorena , Sevillano, Iradi, Larretxea, A.Otaegi, Leonet.
Arbitro: Señor Molpeceres . Amonestó temporalmente a Noriega y Sanz.
Marcador: 13´ 5-0 Puig , 13´ 7-0 Apikotoa; 17´ 12-0 Baró , 14-0 Apìkotoa; 22´ 19-0 Muñoz, 21-0 Apikotoa; 27´ 26-0 Baró , 28-0 Apikotoa; 33´ 33-0 Baker; 39´ 38-0 Baró. ATSEDENALDIA 48´ 43-0 Apikotoa,45-0 Apikotoa; 62´ 45-5 Noriega; 68´ 50-5 A.Otaegi; 72´ 50-10 Tauli.
Enlaces:
kronika.net
Partiduko argazkiak
elconfidencial.com

marca.com

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...