HERNANI-ORDIZIA, KRONIKAHERNANI-ORDIZIA, CRÓNICA

2014, Nov 30

2014/11/30 Igandea

HERNANI-ORDIZIA, KRONIKA

Iritsi da azkenean horrenbeste kostatako lehen garaipena. Ekinaz, lanaz eta kemenaz Ordiziari aurre hartu eta nagusitu egin zaio Hernani partidu bikain batean. Defentsan langile eta konzentratuta eta erasoan adi egon dira hernaniarrak, horrek eman die garaipena. Garrantzi handia duen garaipena da, puntuen balioaz gain, datorren partiduari begira eta orokorrean taldearen animoari begira ematen duen moral gorakada dela eta.
Bi taldeak elkarrekin zelairatu dira, errugbiaren festaz gain Seaskaren aldekoa ere bazela gogoratu eta Ziburuko ikastolaren aldarria zelaian agertuz.
Lehia oso berdindua izan da orokorrean maila gehienetan eta partidu osoan zehar, Ordiziarrak uztartzeak menderatu badituzte ere, hobe aritu dira etxekoak eskasetan, eta gaurkoan gakoa defentsan egon da, etxekoek ez dute hutsegiterik egin (dena plakatu dute gaurkoan) eta bisitarien hutsegiteak bikain aprobetxatu dituzte hiru entsegu egiteko. Lehen zatian Ordizia aurreratu da, partidua hasi eta berehala zigor kolpe bat gauzatuz,eta Hernanik segituan erantzun berdina eman dio. Bi taldeak tentuz aritu dira lehen zatian arrisku handirik hartu eta eragin gabe, ahal ziren puntuak poltsikoratuz. Hala ere, Hernani gauza izan da lehen zatian entsegu bat egiteko hertzera ostikatutako baloia Mattin Mujika hegalean hartu baloia pausatuz. Jokoaren adierazle atsedenaldiko 8-9ko emaitza.
Bigarren zatiaren haseran zigor kolpe bana gauzatu dute bi taldeetako ostikatzaileek, eta berdintasunean igaro dira lehen minutuak, berrogehitamaikagarrenean Hernanik zigor kolpe bat zabaltzerakoan Ordiziarren hutsune garbi batera ostikatu eta berriro ere Mujikak entsegua egin arte. Taldea gora etorri da, minutu hoietan partidua poltsikoratzeko grinari eutsi eta beste entsegu berri bat egin arte, Genuak abileziaz baloi bat ostikatu, Zumalabek bere egin eta azkenean Genuak berak marraz bestaldera pausatu harte. Hernaniar zaleak pozaren pozaz talde goratu eta azken minutuetan emaitza gordetzen jakin izan dute. Merezitako lau puntu eta moral puntu garrantzitsua datorren jardunaldiari begira, behar bada liga honetako partidurik garrantzitsuena izan daitekeena.
Bultza Hernani!!

HAMABOSTEKOAK:
HERNANI: Intxausti, Erroizenea, Iradi, Perelli, J.Otxotorena, I.Otxotorena, M.Perez, M.Otxotorena, Zumalabe, P.Perez, Collado, I,Garmendia, Etxeberria, Mujika, Genua.
Jolastu dute ere: Orbegozo, Noriega, Elorza, Otaño, A.Otaegi, Apaolaza
ORDIZIA: Grende, Garcia, Perez, Kitshoff, Alvarez Eulate, Tudela, Goia, Muagututia, Suso, Kroll, Puyadena, Simpson, Aldanondo, Korta, Aizpun.
Jolastu dute ere: Albedi, Sadaba, Lomax, Huxford, Haddar
EPAILEA: Raposo jauna, horiak, Collado, Goia eta M.Perezi.
MARKAGAILUA: 2´ 0-3 Kroll; 8´ 3-3 Genua; 17´ 3-6 Kroll; 25´ 8-6 Mujika; 29´ 8-9 Kroll; ATSEDENALDIA (8-9) 44´ 11-9 Genua; 49´11-12 Kroll; 51´ 16-12 Mujika; 68´ 19-12 Genua; 69´24-12 Genua; 69´ 26-12 Genua.
Landare Toki, 1300 Ikusle.
Estekak:
Partiduko argazki batzuk
Partiduko argazkiak Diario Vascon
marca.com
mundodeportivo.com/
fotos partido
diariosur.es
diariovasco.com
Urumeako Kronica
argazkiak



30/11/2014 Domingo

HERNANI-ORDIZIA, CRÓNICA


Al fin ha llegado la tan ansiada primera victoria. Con trabajo, tesón y empeño, el Hernani ha sabido adelantarse e imponerse a Ordizia, en un sensacional partido. Los hernaniarras se han mostrado trabajadores y concentrados en defensa, muy atentos en ataque, lo cual les ha dado esta victoria. Es una victoria de gran importancia, ya que además de los puntos obtenidos, aporta una gran inyección de cara al próximo encuentro y a la moral general del equipo.
Los equipos han saltado juntos al campo, recordando que además de fiesta del rugby, era la fiesta de Seaska y ha habido espacio para mostrar la reivindicación de una ikastola en Ziburu.
El choque ha sido igualado en la mayoría de aspectos y a lo largo de todo el encuentro; si bien los ordiziarras se mostraban superiores en meleé, los locales han sido más hábiles en touch y quizás la clave del partido haya estado en las defensas, los locales no han fallado prácticamente en nada (hoy han placado todo) y además han sabido aprovechar al máximo los errores del rival, para hacer tres ensayos. El Ordizia se adelantaba transformando nada más comenzar el primer tiempo, a lo que el Hernani respondía de igual manera a los pocos minutos. Ambos equipos se han mostrado muy prudentes en este primer periodo, sin tomar ni crear demasiado riesgo, acumulando puntos en la medida de lo posible. A pesar de ello, el Hernani ha sido capaz de realizar un ensayo, materializado desde la banda por Mattin Mujika captando un balón pateado a la esquina. El 8-9 del descanso reflejaba el prudente juego de los dos equipos.
En el inicio de la segunda mitad, los pateadores de los dos equipos transformaban sendos golpes de castigo, transcurriendo los primeros minutos en una igualdad, rota en el minuto 51 por un nuevo ensayo de Mujika, que posaba tras recibir un balón pateado desde golpe de castigo al observar un claro hueco que dejaba la defensa del Ordizia. Los tricolores se han venido arriba y han insistido en el empeño de hacerse con el partido, que sentenciaban en el minuto 69 mediante un nuevo ensayo, creado en una hábil patada de Genua, que aseguraba Zumalabe y acababa siendo el propio Genua quien posara el balón tras la línea de marca. La afición local ha explotado en júbilo y ha aupado a los suyos a mantener el marcador en los minutos finales. Cuatro merecidos puntos y un importante punto de moral para la próxima jornada, para el que tal vez sea el partido más importante de año.
Bultza Hernani!!
ALINEACIONES:
HERNANI: Intxausti, Erroizenea, Iradi, Perelli, J.Otxotorena, I.Otxotorena, M.Perez, M.Otxotorena, Zumalabe, P.Perez, Collado, I,Garmendia, Etxeberria, Mujika, Genua.
Jolastu dute ere: Orbegozo, Noriega, Elorza, Otaño, A.Otaegi, Apaolaza
ORDIZIA: Grende, Garcia, Perez, Kitshoff, Alvarez Eulate, Tudela, Goia, Muagututia, Suso, Kroll, Puyadena, Simpson, Aldanondo, Korta, Aizpun.
Jolastu dute ere: Albedi, Sadaba, Lomax, Huxford, Haddar
EPAILEA: Raposo jauna, horiak, Collado, Goia eta M.Perezi.
MARKAGAILUA: 2´ 0-3 Kroll; 8´ 3-3 Genua; 17´ 3-6 Kroll; 25´ 8-6 Mujika; 29´ 8-9 Kroll; ATSEDENALDIA (8-9) 44´ 11-9 Genua; 49´11-12 Kroll; 51´ 16-12 Mujika; 68´ 19-12 Genua; 69´24-12 Genua; 69´ 26-12 Genua.
Landare Toki, 1300 Ikusle.
Enlaces:
Fotos del partido
Partiduko argazkiak Diario Vascon
marca.com
mundodeportivo.com/
fotos partido
diariosur.es
diariovasco.com
Urumeako Kronica
argazkiak




Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCREren loteria.

HCREren loteria.

Eguberri on!! Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€. Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...