HERNANI-ORDIZIA, SEASKAREN ALDEHERNANI-ORDIZIA, A FAVOR DE SEASKA

2014, Nov 24

2014/11/24 Astelehena

HERNANI-ORDIZIA, SEASKAREN ALDE


Gipuzkoar derbya ikusteko aukera izango dugu datorren igandean. Sasoi hobeagorik ezagutu dute bi taldeek eta puntuen premia latza izango dute denboraldiko helburuak lortzeko bidean, etxeko taldeak batez ere, garaipenik ez baitu ezagutu oraindik liga honetan.
Garaipenik ezagutu ez, baina gertu izan dute hernaniarrek hainbatetan eta batez ere etxean. Metatutako puntuak ez datoz bat egindako jokoarekin eta horren bila zelairatuko dira hirukolorekoak larunbatean, motibazio berezia izaten duen partiduan garaipena eta puntuak eskuratzera. Aurrean Ordizia, denboraldi hasiera ona izan ez duen taldea, baina azkeneko bi partiduak irabazi dituena. Goierriko taldeak iazko talde ia bera mantentzen du, aldaketa gutxirekin, besteak beste eta berrikuntzen artean, duela gutxi Hego Afrikatik iritsitako Kitshoff bigarren lerrokoa edo lehen ere Ordizian aritutako Danny Kroll joko zabaltzaile australiarra. Santos Regilek zuzentzen duen taldeak ere, motibazio bereziz biziko du ziur partidua, iaz Landaren etxekoak ezustean garaile izan ostean, arantza dutela onartu bait dute medioetan jokalari goierritarrek azken egunetan.
Motibazio, puntu eta arantzez gain, izango du partidu honek beste xede bat; izan ere, Seaska Iparraldeko Ikastolen elkarteak bizi duen egoera ekonomiko larria dela eta, bi klubek aurtengo derbyak Seaskari laguntzeko erabiltzea adostu bait dute. Horregaitik igande honetan Landare leporaino betetzeko deialdia egin dute Ordiziak eta Hernanik, bakoitzak bereak animando, eta elkarrekin festa giroan Seaska bultzatuz. Irabazten duenak irabazita ere, festak jarraipena izango du partidu ostean ospatuko den paella jatearekin.
Partiduan bi pertsonentzako otordua zozketatuko da Fagollaga Jatetxean , bazkide eta laguntzaileen artean.
Zita Igandean Landaren eguerdiko 12:00etan.

Bultza Hernani!!
Bultza Seaska!!

Deituak:
del:Insausti,Erroizenea,Iradi,Noriega,Apaolaza,Orbegozo,Perilli,J.Otxoto,I.Otaegi ,I.Otxoto,M.Otxoto,M.Perez,U.Otaño
Linea:Zumalabe, Pello Perez, Larretxea ,Iraitz Garmendia, Etxeberria, Mujika ,Collado, A.Otaegi, Genua, Elorza

24/11/2014 Lunes

HERNANI-ORDIZIA, A FAVOR DE SEASKA


Este próximo domingo podremos vivir un nuevo derby guipuzcoano en Landare. Ambos clubes han conocido mejores temporadas y les apremia hacerse con los puntos de cara a materializar los objetivos de temporada; sobre todo los locales, que aun no conocen la victoria en la presente campaña.
A pesar de no conocer victoria, los hernaniarras la han tenido muy cerca en diversas ocasiones, sobre todo en los partidos jugados en casa. La cumulación de puntos no se corresponde con el juego realizado y los tricolores saldrán a por todas, en un encuentro de especial motivación, a por la victoria, a por los puntos. Se encontrarán con un Ordizia que no ha tenido un buen inicio de temporada, aunque ha vencido en los dos últimos partidos disputados. El equipo de Goierri mantiene casi el mismo equipo del pasado año, con pocos cambios, entre los que encontramos las novedades de Kitshoff, segunda linea sudafricano recientemente llegado o la de otro jugador que conocía el club ordiziarra, el apertura australiano, Danny Kroll. El equipo dirigido por Santos Regil también vivirá este encuentro con una motivación especial, ya que tras la improvista derrota de la pasada temporada en Landare, algún jugador goierritarra ha manifestado recientemente en los medios, tener una espina clavada.
Motivaciones, puntos y espinas aparte, el partido tendrá también otro carácter, carácter benéfico, ya que debido a la precaria situación económica de la asociación de ikastolas de Iparralde Seaska, , ambos clubs han acordado utilizar los derbys de esta temporada para apoyar a Seaska. Por este motivo, Ordizia y Hernani hacen un llamamiento a llenar Landare hasta la bandera el próximo domingo, animando cada cual a los suyos y apoyando a Seaska, todos juntos y en ambiente festivo. Gane quien gane, la fiesta tendrá continuidad tras el partido con una paellada.
Durante el partido , se sortearan entre socios y colaboradores dos cenas o comidas en el Restaurante Fagollaga.
La cita el domingo a las 12:00 en Landare
Bultza Hernani!!
Bultza Seaska!!

Convocatoria Hernani-Ordizia
del:Insausti,Erroizenea,Iradi,Noriega,Apaolaza,Orbegozo,Perilli,J.Otxoto,I.Otaegi ,I.Otxoto,M.Otxoto,M.Perez,U.Otaño
Linea:Zumalabe, Pello Perez, Larretxea ,Iraitz Garmendia, Etxeberria, Mujika ,Collado, A.Otaegi, Genua, Elorza

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...