HERNANI-VRAC KRONIKA HERNANI-VRAC CRONICA

2014, Nov 1

2014/11/01 Larunbata

HERNANI-VRAC KRONIKA


Beharbada, denboraldi honetan jokatuatako partidurik onenean , ez du emaitza positiborik lortu Hernanik, eta azken urteetako txapeldunaren aurka galdu egin du, nahiz eta azaldutako jokoagatik irabaztea ere merezi izan.
Lehen zatian jaun eta jabe izan da Hernani zelaiean, gaztelarren zelaiean sartuta jokatu dute lehen zatia ia osoan (hiru edo lau alditan baino ez dute erdigunea gainditu bisitariek lehen zati osoan). Baloia ere etxekoena izan da, batez ere lehen hogei minutuetan, baina ez du nagusitasun hori puntutan bihurtzen jakin izan. Atsedenaldiaren atarian gainera, bisitariek zigor kolpe bat gauzatu dute, eta hiru puntu abantailarekin joan dira aldagelara.
Bigarren zatia gogor hasi dute Valladolidekoek, eta entsegu bat egin dute hasi eta berehala, Lopez hegalekoa izan da egile, banderatxoaren gainean, eta bazterreko izanagatik , gauzatu egin du Griffithsek (oso ostikada zailak gauzatu ditu gaurkoan joko zabaltzaileak). Hernaniarren erantzuna segituan etorri da, Oier Garmendiak baloia lapurtu eta hagapean entsegu eginda. Bost minutu eskasetara Colladok egin du etxekoen bigarrena, Genuak gauzatu eta eromena harmailetara, aurre hartu dute Hernaniarrek 14-10. Pozak gutxi iraun du ordea eta 59. minutuan Mateuren entsegua iritsi da, gaztelarrek berriro aurre hartu eta etxekoen gainbehera etorri da momentu horretan, nekea nabaritzen hasita (oso erritmo bizia izan du partiduak ordurarte), VRACen aurrelariek honi probetxu atera eta entsegua egin dute, tartea oraindik ez zen hainbestekoa (14-22) eta bi taldeak maila berean ari ziren jokatzen azken minutuetan. 76garrenean ordea, errrematea egin dute bisitariek Müllerren entsegua bitarteko. Partidua amaitzear zela Etxeberriak baloia berriro lapurtu eta beste entsegua egin du hagapean, tamalez , Genuak gauzatuta ere, nahikoa ez defentsako bonusa eskuratzeko.
Harrotasun, lan eta adore adierazpen garbia eman dute gaurkoan hirukolorekoek, zaletuak pozteko modukoa eta merezitako txalo zaparrada jaso dute amaieran. Borrokatzen jarraitu beharra dago, gaurkoan bezala beldurrik gabe eta burua makurtu gabe, garenaz harro.
Bultza Hernani!!
HAMABOSTEKOAK:
HERNANI: Insausti, Erroizenea, Iradi, Zapiain, J.Otxotorena, Gutierrez, Pelaz, M.Otxotorena, Collado, I. Garmendia, Mujika, Puertas, Etxeberria, Otaegi, O.Garmendia. Jolastu dute ere: Perillli, I.Otxotorena, Otaño, Apaolaza, M.Perez, Zumalabe, Genua, Leonet.
VRAC: PC Gutierrez, Nakayama, Pastor, Mora, Pardo, Lastra, Agudo, Gavidi, Pico, Griffiths, Lopez, Snee, I. Müller, Mateu, Montagut. Jolastu dute ere: Sevillano, Valverde, Barriuso, Gil, Thompson.
Epailea: Castro Jn. Txartel Horiak Lastra, Collado, eta Agudori.
MARKAGAILUA: 40´ 0-3 Griffiths; 44´ 0-8 Lopez (0-10 trans. Griffiths); 50´ 5-10 O. Garmendia (7-10 trans Genua); 55´ 12-10 Collado (14-10 trans Genua); 59´ 14-15 Mateu (14-17 trans Griffiths); 66´ 14-22 Mora; 76´ 14-27 I.Müller (14-29 trans. Griffiths); 80´19-27 Etxeberria (21-27 trans Genua)
Estekak:

web VRAC Quesos EP
EITB
www.valladoliddeporte.es
marca
www.gipuzkoasport.com
/www.kronika.net

* Hernani-Quesos partiduan zozketatutako La Cristina jatetxean bi pertsonentzako otordua, Koldo Monge Arrarasentzat izan zen (615 bazkidea)

01/11/2014 Sábado

HERNANI-VRAC CRONICA


En el que tal vez haya sido el mejor partido disputado hasta el momento en esta liga, el Hernani no ha podido sacar un resultado positivo y ha salido derrotado de su encuentro frente al campeón, a pesar de que quizas mereciera la victoria por el juego desplegado.
En la primera parte, el Hernani ha sido dueño del terreno de juego , han jugado prácticamente sin salir del terreno de los castellanos (que han rebasado la línea de centro en muy escasas ocasiones). La posesión de balón también ha sido de los locales, pero no han sabido convertir este dominio en puntos, a lo cual debemos sumar un golpe de castigo transformado en el descuento, que ha llevado al vestuario a los visitantes con una ventaja de tres puntos.

Los pucelanos han salido en tromba en el inicio de la segunda mitad y han ensayado en el 44, por mediación del ala López, sobre la bandera y pese a lo escorado ha podido transformar Griffiths (ha transformado patadas muy difíciles el apertura en el día de hoy). La respuesta hernaniarra no se ha hecho esperar, robando Oier Garmendia un balón y ensayando bajo palos. A los cinco minutos Collado, hacia el segundo ensayo local, que transformaba Genua y traía la locura a la grada, al adelantar al equipo 14-10. Sin embargo la alegría sería efímera, con el ensayo de Mateu en el 59, los de Valladolid volvían a tomar la delantera y llegaba el declive local; el cansancio se hacía notar, algo que aprovecharian los delanteros del VRAC para volver a ensayar. A pesar de ello la distancia no era insalvable (14-22) y en los minutos finales volvía un equilibrio, al que pondría fin con un nuevo ensayo y puntilla Nacho Müller en el 76. En el último minuto Etxeberria robaría un nuevo balón para volver a ensayar bajo palos, sin embrago y pese a transformar Genua, sería insuficiente para conseguir el bonus defensivo.
Los tricolores han dado hoy una clara muestra de orgullo, tenacidad y valentía, que ha correspondido su aficion ovacionándoles al finalizar el encuentro. No hay que bajar los brazos en la lucha, y al igual que se ha hecho hoy, continuar sin miedo y con la cabeza muy alta, orgullosos de lo que somos.
Bultza Hernani!!
ALINEACIONES:
HERNANI: Insausti, Erroizenea, Iradi, Zapiain, J.Otxotorena, Gutierrez, Pelaz, M.Otxotorena, Collado, I. Garmendia, Mujika, Puertas, Etxeberria, Otaegi, O.Garmendia. Tambien han jugado: Perillli, I.Otxotorena, Otaño, Apaolaza, M.Perez, Zumalabe, Genua, Leonet.
VRAC: PC Gutierrez, Nakayama, Pastor, Mora, Pardo, Lastra, Agudo, Gavidi, Pico, Griffiths, Lopez, Snee, I. Müller, Mateu, Montagut. Tambien han jugado: Sevillano, Valverde, Barriuso, Gil, Thompson.
Arbitro: Sr. Castro . Amarillas a Lastra, Collado y Agudo.
MARCADOR: 40´ 0-3 Griffiths; 44´ 0-8 Lopez (0-10 trans. Griffiths); 50´ 5-10 O. Garmendia (7-10 trans Genua); 55´ 12-10 Collado (14-10 trans Genua); 59´ 14-15 Mateu (14-17 trans Griffiths); 66´ 14-22 Mora; 76´ 14-27 I.Müller (14-29 trans. Griffiths); 80´19-27 Etxeberria (21-27 trans Genua)
Enlaces:

web VRAC Quesos EP
EITB
www.valladoliddeporte.es
marca
www.gipuzkoasport.com
/www.kronika.net

* La comida sorteada del Restaurante La Cristina para dos personas en el partido Hernani-Quesos fue para Koldo Monge Arraras (socio 615)

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCREren loteria.

HCREren loteria.

Eguberri on!! Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€. Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...