GETXO-HERNANI, AURREKOAGETXO-HERNANI, PREVIA

2014, Oct 1

2014/10/01 Asteaskena

GETXO-HERNANI, AURREKOA


Getxorako bidea hartuko dute aste honetan hirukolorekoek. Joan den astean lortzerik izan ez zen lehen garaipena helburu, aurten garaipen bakarra ezagutzen duen arerio gogor baten etxean.
Gutxigatik izanda ere, irabaz zitekeen partidua galtzeak beti egiten du min, eta arantza hori kendu asmotan joango dira hernaniarrak Getxora. Aurrean oso ekipo gogorra izango dute, beti izan da zaila Faduratik puntuak eramatea, baina ekinaren ekinaz, ziur Landarekoek dena emango dutela hain beharrezkoak dituzten puntuak etxeratzeko. Aldaketa batzuk izan dituzte taldean hori-beltzek, entrenatzailearengandik hasita. Udan Paul Healy australiarraren gidaratzaren berri eman ostean (Ordiziako entrenatzaile izandakoa), azken unean honek hitza jan eta Chileko selekzioa entrenatzeko ardura hartu zuen. Honen ordez etxeko gizon batek hartu zuen lehen taldea gidatzeko ardura, Iñaki Perez «Ortzik». Jokalarien artean ere izan dute azpimarratzeko moduko bajarik, Bittor Aboitiz harroinak eta Zabaloy bigarren lerrokoak Maulerako bidea hartu zuten, James harroinak ere taldea utzi (lan kontuak medio) eta Sneek Valladolideko VRAC taldearekin egin zuen fitxa. Lehen lerroko hutsuneak betetzeko bi harroin fitxatu zituzten, Independientetik Gorka Imaz irundarra iritsi zen eta argentinatik Leandro Wozniak heldu zen (azken hau zalantza partidu hontarako, min hartu bait zuen Cisnerosen aurkako partiduan). Atzeko lerroa ere indartu dute getxoztarrek, aspaldiko ezagun bat itzuli baita Getxora, Elih Baillie zentroa, kalitate itzeleko jokalaria, eta atzelari gisa aritzen den Windon australiarra.
Partidu gogorra espero da beraz larunbatean Getxon, baina ezina ekinez lortzen omen da, eta horretarako lanean gogor ari dira aste osoan zehar hernaniarrak.
Zita larunbatean 17:30etan Faduran.
Bultza Hernani!!
Deiutuak:
Aurrelariak:Insausti,Erroizenea,Iradi,I,Otxoto,Noriega,Otaño,Guti,J.Otxoto,Pernas,Perilli,Pelaz,M.Otxoto,M.Perez
Linea: Collado,Genua,P.Perez/Puertas,Zumalabe,Etxeberria,Mujika,Leonet,A.Otaegi,O.Garmendia,Elorza

01/10/2014 Miércoles

GETXO-HERNANI, PREVIA


Los tricolores toman rumbo a Getxo este fin de semana. Con el objetivo de la victoria que no se pudo conseguir la pasada semana, en casa de un durorival que este año conoce una sola victoria la presente temporada.
Aunque sea por muy poca, la derrota de un partido que se podía haber ganado siempre es dolorosa y los hernaniarras viajaran a Getxo con el fin de quitarse esa espina. Se encontraran frente a un equipo muy duro, siempre ha sido muy difícil puntuar en Fadura, pero el tesón es un valor y seguro que los de Landare lo dan todo por traerse a casa esos puntos que tanto necesitan. Los gualdinegros han tenido algunos cambios en sus filas, empezando por el entrenador. Si en verano anunciaban la llegada del australiano Paul Healy (el equ fuera entrenador del Ordizia), este faltó a su palabra a última hora y se hizo con las riendas de la selección chilena. En su lugar, la dirección del equipo cayó sobre un hombre de la casa, Iñaki Perez «Ortzi». Entre los jugadores también ha habido bajas reseñables, ya que el pilier Bittor Aboitiz y el segunda Zabaloy tomaban rumbo a Maule, el pilier James dejaba el equipo por razones laborales y Snee fichó por el VRAC vallisoletano. Para cubrir las bajas de la primera línea, llegarían el irundarra Gorka Imaz, que llegaba del Independiente, y el argentino Leandro Wozniak (el cual probablemente cause baja este partido, puesto que al parecer, se lesiono en el encuentro frente a Cisneros). Tambien han reforzado la línea trasera, con la llegada de un viejo conocido, el el centro Elih Baillie, jugador de gran calidad y el zaguero australiano Windon.
Se espera por tanto un encuentro durísimo el sábado en Getxo, pero lo imposible solo se consigue intentándolo y en ello trabajan intensamente los hernaniarras a lo largo de toda la semana.
La cita el sábado a las 17:30 en Fadura.
Bultza Hernani!!

Deiutuak:
Delanteros: Insausti,Erroizenea,Iradi,I,Otxoto,Noriega,Otaño,Guti,J.Otxoto,Pernas,Perilli,Pelaz,M.Otxoto,M.Perez
Linea: Collado,Genua,P.Perez/Puertas,Zumalabe,Etxeberria,Mujika,Leonet,A.Otaegi,O.Garmendia,Elorza

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...