HERNANI-SANTBOIANA KRONIKAHERNANI-SANTBOIANA CRÓNICA

2014, Sep 14

2014/09/14 Igandea

HERNANI-SANTBOIANA KRONIKA


Aitzakiarik gabe jipoia jaso du gaurkoan Hernanik ligako lehen partidan. Ez dute joko ona egin etxekoek, bisitariek ere egin ez duten moduan, baina fisikoak izugarrizko garrantzia izan du gaurkoan.
Inolako joko ikusgarririk egin gabe irabazi du gaurkoan Santboianak partidua, sei entsegu eginda ere, parean ez du lehengo urteko Hernani bera izan eta nagusitasun fisikoa zein arerioaren akatsei esker, lortu ditu bost puntuak eta lidergoa.
Partidua parean hasi dute bi taldeak zelaiaren erdialdean jokatuz, etxekoak nagusi eskasetan eta bisitariak uztartzeetan, Hernaniko 22ko lerroan sartu diren lehen aldian, maul baten ostean Chichuak potentzain, baloia marraren beste aldean uztea lortu du. Lau minutu beranduago etorri da bigarren entsegua, jokaldi nahaspilatsu baten ondorengo anabasaz probetxu atera eta baloia hegaleraino zabaldu ostean Muñozen eskutik. Lehen zatian, eutsi egin diote kataluniarrek , eta hernaniarrak saiatu, saiatu dira, baina asko kostatzen zitzaien metroak irabaztea. Hala ere partidua irekia zegoen oraindik eta entsegua egitetik gertu egon dira Chipmanek legez kanpo galarazi ostean (horia ikusi du ekintza honengatik, baina zigorra nahikoa ez du ikusi etxeko zalegoak). 0-12 atsedenaldian.
Oso bestelakoa izan da bigarren zatia, gora etorri den talde bat eta behera etorri den bestea ikusi bait dugu, lehen minutuetan bi entsegu egin dituzte urdinek eta bigarren zatiaren erdialdera bi gehiago. Azken 15 minutuetan, partidua galdua zegoela jakinda ere, hirukolorekoak entseguaren bila jarraitui dute gogor lanean, baina moralari laguntzeko keinua erdiesterik ez dute izan, etengabeko zigor kolpez betetako amiera batetan (bost zigor kolpe adierazi ditu epaileak azken bost minutuetan, bost metroko lerroaren barruan bostak, baina antza ez da nahiko izan, bederen zigor entsegua adierazteko ere).
Lan asko dago egiteko, taldea oso gaztea da eta liga oso gogorra, baina ia bere osotasunean gelditzen da oraindik. Hortzak estutu eta gora begiratu behar da ordea, bai ala bai.
Bultza Hernani!!
HAMABOSTEKOAK:
HERNANI: Iradi, I.Otxotorena, Noriega, Zapiain, J.Otxotorena, Gutierrez, Casado, M.Otxotorena, Collado, Larretxea, Otaegi, Puertas, Etxeberria, Leonet, Garmendia.
Jolastu dute ere: Apaolaza, Pernas, Meaza, Insausti, Otaño, Mujika, Uzkudun eta Elorza
SANTBOIANA: Balsalobre, Phipps, Chichua, Chipman, Lafraya, Van de Ven, Sanz, Tauli, Chivers, Apikotoa, Muñoz, Baker, Gonzalez, Puig, Baró.
Jolastu dute ere: Petreanu, Petit, Beteta, López, Campius, Garcia eta Espejo
Epailea: Ortega jauna, txartel horiak Gonzalez, Chipman, Leonet, Lopez eta Petitentzat.
MARKAGAILUA:10´ 0-5 Chichua; 0-7 Apikotoa, ;14´ 0-12 Muño;44´ 0-17 Apikotoa, 0-19 Apikotoa; 48´ 0-24 Baró, 0-26 Apikotoa;65´ 0-31 Baker; 68´ Puig 0-36, 0-38 Apikotoa.

Estekak:
marca.com

Urumeako Kronika

14/09/2014 Domingo

HERNANI-SANTBOIANA CRÓNICA


El Hernani ha recibido hoy un severo golpe sin contemplaciones en el primer partido de liga. Los de casa no ha jugado bien, como tampoco lo han hecho los visitantes, pero el físico ha resultado muy determinante.
La santboiana ha ganado el partido sin desplegar un juego especialmente vistoso, a pesar de anotar seis ensayos; el Hernani que se ha encontrado enfrente no era el de hace un año y gracias a su superioridad física y a los errores del contrario ha podido hacerse con el liderato y los cinco puntos.
El partido ha comenzado igualado, jugado en gran parte en la zona central del campo, ganando las touches los locales y las melés los vistantes; en la primera internada en la veintidós del Hernani y tras un maul, Chichua entraba en potencia y conseguía posar el oval tras la línea local. Cuatro minutos más tarde llegaría el segundo ensayo, conseguido por Muñoz, tras aprovechar la Santboiana el caos de una polémica jugada abriendo el balón hasta el ala. En el resto de la primera mitad, los catalanes han sostenido firme su defensa y los hernaniarras se han empeñado en recortar distancias, pero les costaba mucho avanzar en terreno. a pesar de todo el partido seguía abierto y los locales han gozado de una clara ocasión de ensayo, interrumpida de forma ilícita por Chipman (el cual ha visto la amarilla por esta acción, castigo leve en opinión del público local). 0-12 al descanso.
La segunda mitad ha sido muy diferente, ya que hemos visto como uno de los equipos crecía mientras el otro se derrumbaba, en los primeros minutos los azules conseguían ensayar por partida doble y lo volvían a hacer mediada la segunda parte. En los últimos quince minutos, a sabiendas de que el partido estaba perdido, los tricolores han buscado con ahínco el ensayo que les diera una inyección de moral, algo que no han podido lograr en un final plagado de golpes de castigo (el árbitro ha señalado hasta un total de cinco golpes de castigo en contra de los visitantes en los cinco minutos finales del partido, todos ellos dentro de la línea de cinco metros, pero al parecer no ha sido suficiente, si quiera para determinar un ensayo de castigo).
Queda mucho trabajo por delante, el equipo es muy joven y la liga muy dura, pero es larga aún, queda casi una liga en su totalidad por delante. Hay que apretar los dientes y mirar hacia arriba, si o si.
Bultza Hernani!!

ALINEACIONES:
HERNANI: Iradi, I.Otxotorena, Noriega, Zapiain, J.Otxotorena, Gutierrez, Casado, M.Otxotorena, Collado, Larretxea, Otaegi, Puertas, Etxeberria, Leonet, Garmendia.
También han jugado: Apaolaza, Pernas, Meaza, Insausti, Otaño, Mujika, Uzkudun Y Elorza
SANTBOIANA: Balsalobre, Phipps, Chichua, Chipman, Lafraya, Van de Ven, Sanz, Tauli, Chivers, Apikotoa, Muñoz, Baker, Gonzalez, Puig, Baró.
También han jugado: Petreanu, Petit, Beteta, López, Campius, Garcia y Espejo
Árbitro: Señor Ortega , amarillas a Gonzalez, Chipman, Leonet, Lopez y Petitentzat.
MARCADOR:10´ 0-5 Chichua; 0-7 Apikotoa, ;14´ 0-12 Muño;44´ 0-17 Apikotoa, 0-19 Apikotoa; 48´ 0-24 Baró, 0-26 Apikotoa;65´ 0-31 Baker; 68´ Puig 0-36, 0-38 Apikotoa.

Enlaces:
marca.com

Urumeako Kronika

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...