AURREDENBORALDIKO PARTIDUAKPARTIDOS DE PRETEMPORADA

2014, Ago 20

2014/08/20 Asteaskena

AURREDENBORALDIKO PARTIDUAK

Uztailaren amaieraz geroztik, motorrak berotzen bakarrik ez, irailaren hamalaurako punttu-punttuan jartzen ari da senior gizonezkoen lehen taldea eta Santboianaren aurkako lehen neurketa horretara ehuneko ehunean iritsi ahal izateko, maila altuko aurredenboarldia programatu du talde teknikoak.

Lehen neurketa Iñaki Quesada I. Memorialaren barruan jokatuko du Hernanik. Iragan ekainean utzi gintuen jokalari eta entrenatzaile handiaren omenez abuztuaren 30ean ospatuko den errugbi festa honetan, U.S. Nafarroaren aurka neurtuko dituzte indarrak hirukolorekoek arratsaldeko 18:00etan. Nafarroa talde behenafartarra Federale 2 mailan aritzen da egun, maila altuko taldea hortaz, Donibane Garazi eta Baigorriko taldeak elkartuta osatzen dutena. Errugbiaren festa honetan, aurretik beste partidu bat jokatuko da 16:30, Zarautz eta Atletiko San Sebastianen artekoa hain zuzen ere.
Bigarren neurketa astebete beranduago ordu eta zelai berdinean, Landaren. Arerioa maila berekoa, Federale 2an aritzen den Boucau-Tarnos Stade taldea lapurtar-landatarra. Talde mitikoa zuribeltza, maila altuagoetan ere aritu dena.
Egun berean neskek izango dute aurredenboraldiko debuta Landaren eta ez nolanahiko gainera, arratsaldeko 16:30etan Paueko RC Lonsen aurka neurtuko da eta. Lons talde bernearra Frantziako Elite Top 10ean aritzen den taldea da, mailako txapelduna gainera duela bi urte. Oso jokalari garrantzitsuak dituen jokalariak ditu, jokatu berri den munduko txapelketan hirugarren postua eskuratu duen Frantziako selekzioko partaide direnek. Hauen artean aipa ditzakegu : Caroline Ladagnous atzelaria, Laetitia Grand hirugarren lerrokoa edo Christelle Chobet eta Lise Arricastre harroinak.
Aste bete beranduago mediterraneo alderako bidea hartuko dute neskek Valentziako Tecnidexen aurka indarrak neurtzeko.
Azkenik, gizonezkoen seniorretako bigarren taldeak torneo hiruangeluarra jokatuko du irailaren 13an Donostian, Aieteko zelaiean, Atletiko SnSn eta Santboianaren bigarren taldearen aurka. Hurrengo egunean , irailak 14, eguerdiko 12:00etan ligari hasiera emango dio Hernanik Landaren UE Santboianaren aurka.
20/08/2014 Miércoles

PARTIDOS DE PRETEMPORADA

Desde finales del pasado mes de julio, el primer equipo senior masculino no solo calienta motores, sino que apura su puesta a punto de cara a llegar al cien por cien al partido que le enfrentará a la Santboiana el próximo 14 de septiembre. Para ello, el cuerpo técnico ha preparado una pretemporada de altura.

El primer test se celebrará en el transcurso del primer memorial Iñaki Quesada. En la fiesta del rugby que próximo día 30 de agosto homenajeará al que fuera gran jugador y entrenador del Hernani y que nos dejó el pasado mes de junio, los tricolores medirán sus fuerzas ante el U.S Nafarroa a las 18:00 de la tarde. El equipo de Behe Nafarroa milita actualmente en la liga Federale 2 francesa, equipo de nivel por tanto el que conforma la unión entre Baigorri y Donibane Garazi. Previamente, en dicho memorial y a las 16:30 podremos disfrutar de otro encuentro de rugby entre el Atletico SS y el Zarautz.
El segundo test se celebrará en el mismo lugar (Landare) y hora, pero una semana más tarde. El contrincante será del mismo nivel, el equipo labortano-landes de Boucau-Tarnos Stade, que también milita en Federale 2. Equipo mítico el blanquinegro, que también ha competido en ligas superiores.
El mismo día debutará en pretemporada el equipo femenino en Landare y nom de cualquier manera, ya que a las 16:30 recibirá en Landare al RC LONS de Pau. El equipo beranes milita en la liga Elite Top 10 de Francia y fue campeón de la misma hace dos temporadas. Cuenta con jugadoras muy importantes, integrantes de la selección gala que recientemente se ha hecho con el bronce en el campeonato del mundo. Entre ellas destacan: la zaguera Caroline Ladagnous, la tercera línea Laetitia Grand, y las pilieres Christelle Chobet y Lise Arricastre
Una semana más tarde, las chicas tomarán rumbo al Mediterráneo para enfrentarse al Tecnidex Valencia.
Para finalizar, el segundo equipo senior masculino disputara un torneo triangular en el campo de Aiete de Donostia el 13 de septiembre, frente al Atletico SS y el segundo equipo de la Santboiana. Al día siguiente y a las doce del mediodía, el Hernani comenzará su andadura liguera en Landare frente a la UE Santboiana.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...