OHOREZKO MAILARA IGOTZEKO AZKEN BULTZADA!!ULTIMO EMPUJE PARA EL ASCENSO A DIVISION DE HONOR!!

May 28, 2014 | Sin categoría

2014/05/28 Asteaskena

OHOREZKO MAILARA IGOTZEKO AZKEN BULTZADA!!


Hernani CREko Nesken taldeak urteko partidurik garrantzitsuena jokatuko du datorren igandean Burgosen. Joan den astean Ohorezko B mailako txapela eskuratu zuen Leonen jokatutako torneoan, eta horrek maila gorenera igotzeko play offa jokatzeko eskubidea eman dio.
Play offa partidu bakarrean jokatuko du eta aurkaria ohorezko mailako azken sailkatua izango da, Madrilgo Complutense Cisneros hain zuzen ere. Talde madrildarrak ez du sasoi ona burutzerik izan aurtengoan, baina historia eta esperientzia handiko taldea da eta bere baitan biltzen ditu maila handia duten jokalariak ere, Marina Bravo edo Lia Bailán, besteak beste.
Erreglamenduak hala zehazten duenez, partidua taldeek adostutako zelai neutralean jokatu beharko da eta Burgos izan da taldeek erdi bidean adostu duten hiria. Partidua eguerdiko 12:30etan hasiko da hiri gaztelar honetako San Amaroko zelaian.
Hernaniar zaletuek aurrez animazioa “berotzeko” aukera izango durte ostegunean hasiko den garagardo azokan eta autobusez igandean Burgosera joateko aukera ere bai, autobusa antolatu bait da zaletuentzat igande goizean bertan Atsegindegitik irtengo dena. Txartelak Landaren eta Zintzarri tabernan eskura daitezke 5 euroren trukean. Espero dezagun azoka igande gauean ospakizunean istea.
Bultza Hernani!!

28/05/2014 Miércoles

ULTIMO EMPUJE PARA EL ASCENSO A DIVISION DE HONOR!!


El equipo femenino del Hernani CRE afronta el partido más trascendental de la temporada, este próximo domingo en Burgos. Tras hacerse con el campeonato de División de Honor B en el torneo disputado en Leon la pasada semana, adquirieron derecho pleno a jugar el play off por el ascenso.
El Play Off se disputará a partido único y el contrincante será el último clasificado de la División de Honor, nada más y nada menos que el Complutense Cisneros de Madrid. Las madrileñas no han cuajado su mejor temporada, pero no hay que olvidar que se trata de un histórico que atesora además experiencia y jugadoras de gran nivel, como podrían ser marina Bravo y Lia Bailán, entre otras.
El reglamento establece que el partido se debe disputar en campo neutral acordado por ambos clubes, siendo Burgos el punto elegido por estos a medio camino entre Hernani y Madrid. El partido dará comienzo a las 12:30 del mediodía, en el campo de san Amaro de la ciudad castellana.
Los aficionados hernaniarras tendrán oportunidad de “calentar” los ánimos en la feria de la cerveza que se celebrará a partir del jueves y además tendrán también la oportunidad de viajar en autobús al partido, ya que se ha organizado viaje para los aficionados, saliendo el mismo domingo por la mañana desde Atsegindegi. Los tickets se pueden adquirir en landare y en el bar Zintzarri por tan solo 5 euros. Esperemos poder cerrar la feria de la cerveza con celebración el domingo por la noche.
Bultza Hernani!!

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Garaipen handia denboraldia hasteko

Garaipen handia denboraldia hasteko

Landare Tokira gerturatu ziren zale guztion indarrarekin 15 eta 14 irabazi zion Hernanik Getxori trikoloreen estreinekoan. 2023-2024 denboraldia 2. jardunaldian hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak atsedenaldiaren ondoren eta emaitza aldetik ona baina hobea izan da....

Alon Automotive Hernani M23

Alon Automotive Hernani M23

Irunen kokatuta dagoen ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloko enpresa izango da bigarren urtez jarraian M23 taldearen babesle nagusia Hernani Club Rugby Elkartea 2023-20223 denboraldia hasteko prestaketa lanetan murgilduta dago eta bigarren...

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Inguruko jokalarien fitxaketei buruz ORDIZIA RUGBY ELKARTEAK kaleratutako erantzuna aztertu ondoren, ulertzen dugu talde goierritarrak ez duela inongo asmorik bere jarrera edo fitxaketa politika aldatzeko. Beraz, Hernani Club Rugby Elkartearen aurreko komunikatuan...