GARAGARDO AZOKA HAMAIKAGARRENEZ!!FERIA DE LA CERVEZA, Y YA VAN ONCE!!

2014, May 18

2014/05/18 Igandea

GARAGARDO AZOKA HAMAIKAGARRENEZ!!


Duela hamaika urte Tilosetan hasitako esperientziak, jarraipena izango du aurtengoan ere Atsegindegiko esparru estalian. Hernani CRErentzat oso garrantzitsua da garagardo azoka, ekonomikoki suposatzen duen laguntzaz haratago, zaletuekin eta herriarekin bertatik bertara egoteko aukera ematen digulako.
Askorentzat “San Joanetako beroketa” izaten den honek, beste behin ere sabelak bete eta eztarriak bustitzeko parada emango du lau egunetan zehar, maiatzaren 29an hasi eta ekainak 1 bitarte. Urtero bezala, garagardo onenez gain, bertaratzen zareten guztiok izango duzue ukondo, saltxitxa, oilasko eta abarrez sabela betetzeko aukera, giro paregabean.
Azokak ostegunean zabalduko ditu ateak 18:30etan, ofizialki 19:00etan hasiko bada ere. Gauerdirarte izango da zabalik, gainontzeko egunetan bezalaxe. Ostiralean ere ateak 19:00etan irekiko dira eta larunbata zein igandean eguerdiko 12:00etatik aurrera izango da azokaz disfrutatzeko aukera. Jatetxe ordutegiak asteburuan honakoak: Eguerdian 13:00etatik 16:00etara, eta 19:00etatik aurrera.
Zihur gainera izango dela, urtero moduan, azoka honen inguruan beste ekitaldirik.
Anima zaitez eta topa egin Hernani CRErekin!
Bultza Hernani!
18/05/2014 Domingo

FERIA DE LA CERVEZA, Y YA VAN ONCE!!


La experiencia que comenzó en los Tilos hace ya once años, tendrá continuidad un año más en el recinto cubierto de Atsegindegi. La feria de la cerveza supone un evento importantísimo para el Hernani CRE, ya que más allá del apoyo económico que le aporta, le permite socializar con su afición y con el resto del pueblo.
Lo que para muchos se ha convertido ya en el “calentamiento de los sanjuanes”, volverá a permitir saciar estómagos y refrescar gargantas a lo largo de cuatro días, entre el 29 de mayo y el 1 de junio. Como todos los años, además de las mejores cervezas, se podrá disfrutar de los clásicos codillos, salchichas, pollos,… en un ambiente inmejorable.
La fería abrirá sus puertas el jueves 29 a las 18:30, aunque oficialmente dará comienzo a las 19:00. Al igual que el resto de jornadas, permanecerá abierto hasta la medianoche. El viernes también se abrirá a las 19:00, mientras que el sábado y el domingo, la apertura de puertas será a las 12:00 del mediodía. El horario de comidas durante el fin de semana será el siguiente: de 13:00 a 16:00 al mediodía y por las tardes a partir de las 19:00.
Habrá además posibilidad de disfrutar de eventos paralelos a la feria.
Anímate y brinda con el Hernani CRE!
Bultza Hernani!

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCREren loteria.

HCREren loteria.

Eguberri on!! Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€. Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...