AMPO ORDIZIA-HERNANI CRE, AURREKOAAMPO ORDIZIA-HERNANI CRE, PREVIO

2013, Sep 26

2013/09/26 Osteguna

AMPO ORDIZIA-HERNANI CRE, AURREKOA

Goiztiar iritsi zaigu aurtengoan gipuzkoar derbya. Hirugarren jardunaldian jokatuko da, aurtengo ordiziar eta hernaniarren arteko lehen lehia. Lehen jardunaldian bi taldeek galdu eta bigarrenean biek irabazi eta gero, puntu bakarreko aldea dago sailkapenean bi taldeen artean.

Aldaketa ugari izan dituzte taldean Goierrikoek, hernaniarrak bezalaxe. Gidaritzatik hasita, Axio Arañak urte askoren ondoren etxeko beste gizon batengan utzi du lema, Santos Regilengan hain zuzen ere. Bi taldeetan urte askotan zuten guztia eman ondoren, zelaiean zein aldagelan pisu handi izan duten jokalarien agurra bizi izan dute uda honetan.  Ordiziarren lerroetan gainera, lehengo urtean atzerritik fitxatu eta emaitza oso onak eman zituzten jokalariak, beste liga handiagoetara salto egiten ikusi behar izan dute azken hilabeteetan. Hauek ordezkatu asmoz, fitxaketa berriak ere iritsi dira Altamirara, hauen artean , Trevijano zaharrean ezaguna egin zen Jeremias Palumbo argentinarra, besteak beste. Gainontzeko fitxaketak, hego hemisferiotik iritsi dira gehienak: Muagututia hirugarren lerroko samoarra, Lomax harriona eta Chipman bigarren lerroko Zeelanda Berritarrak, edo Steyl hiru laurdeneko hegoa afrikarra. Talde sendoa osatu dute aurtengoan ere ordiziarrek, baina ligako bi partidu eta superkopako partiduaren ostean, talde gisa erabat egituratuta ez egotearen zantzua eman dute orain artean.

Parean hernaniar talde gazte eta freskoa, ligako bi partiduetan oso itxura serioa eman eta motibazioz gainezka joango direnak, Goierriko gotorlekua hartzen saiatzera. Ordiziarrek gainean izango duten faborito zamarik gabe, ezer galtzekorik ez duenaren lasaitasunarekin joango dira Ordiziara, baina hori bai, ezpatak ongi zorroztuta.

Espero dezagun, gutxienez joan den urtekoa baina borroka orekatuagoa ikusi ahal izatea, zita larunbatean izango da , arratsaldeko 16:00etan Altamirako zelaian.

Bultza Hernani!

Deituak:

aurrelariak:
Insausti,I.Otxoto,Orbegozo,Berrouet,Otaño,Apaolaza, Aranburu,Casado,Zinkunegi, M.Perez,Guti,J.Otxoto,M.Otxoto

linea:
Zumalabe, Genua, Esnal, P.Perez, Uzkudun, Olano, Otaegi, Mujika, Garmendia, Leonet26/09/2013 Jueves

AMPO ORDIZIA-HERNANI CRE, PREVIO

Este año llega tempranero el primer derby guipuzcoano. El primer choque entre ordiziarras y hernaniarras se producirá en la tercera jornada de liga.  En la primera jornada ambos equipos salieron derrotados y ambos equipos resolvieron con victoria su segundo compromiso, por lo que tan solo hay un punto de diferencia en la clasificación entre ambos equipos.

Al igual que los hernaniarras, los de Ordizia han tenido muchos cambios en sus filas. Empezando por la dirección, pues tras muchos años, Axio Araña cedió el timón a otro hombre de la casa, a Santos Regil. Ambos equipos han vivido este verano el adiós de jugadores emblemáticos de gran peso, tanto en el campo como en el vestuario. En las filas del Ordizia además, han tenido que ver como daban el salto a ligas mayores, jugadores fichados en el extranjero que les habían dado muy buenos resultados. Con el objetivo de sustituir a estos últimos, han llegado nuevos fichajes a Altamira, entre ellos una cara conocida en el viejo Trevijano, la del Argentino Jeremías Palumbo. Además de este, han llegado más fichajes desde el hemisferio sur, como son los del tercera samoano Muagututia, el pilier Lomax y el segunda Chipman (ambos neozelandeses) o el tres cuartos sudafricano Steyl. Los ordiziarras han conseguido conformar nuevamente un fuerte equipo, aunque tras las dos primeras jornadas de liga y la supercopa, han mostrado algunos signos de no estar del todo conjuntados.

Se encontrarán enfrente a un jovencísimo y fresco Hernani, que ha ha mostrado una imagen muy seria en los dos primeros encuentros y que llega absolutamente motivado a este encuentro a tratar de hacerse con el fortín de Goierri. Libres del peso de ser favoritos que llevarán los locales, viajarán con la tranquilidad del que no tiene nada que perder, pero eso sí, con las espadas bien afiladas.

Esperemos por lo menos, ver una batalla más igualada que la del año pasado. La cita este sábado a las 16:00 en el campo de Altamira.

Bultza Hernani!

Convocados:

delanteros:
Insausti,I.Otxoto,Orbegozo,Berrouet,Otaño,Apaolaza, Aranburu,Casado,Zinkunegi, M.Perez,Guti,J.Otxoto,M.Otxoto

linea:
Zumalabe, Genua, Esnal, P.Perez, Uzkudun, Olano, Otaegi, Mujika, Garmendia, Leonet

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...