Hurrengo abuztuaren 28an, abonatu-ximaurtu edo laguntzaile egiteko kanpainari hasiera emango zaio.

2017/08/18 Ostirala

Hurrengo abuztuaren 28an, abonatu-ximaurtu edo laguntzaile egiteko kanpainari hasiera emango zaio.

Kaixo errugbizale eta bereziki HCREren jarraitzaile kuttuna:

Klubaren Zuzendaritza Batzordearen izenean jaso ezazu agurrik beroena. Hastear dagoen 2017-18 denboraldi berriaren atarian, berriro zuengana zuzentzen gatzaizkizue zuen laguntza eskatuz.

Hurrengo abuztuaren 28an,astelehena, abonatu-ximaurtu edo laguntzaile egiteko kanpainari hasiera emango zaio.

Printzipioz eta nagusiki astelehenetik ostegunera bitartean arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte Landaren izango duzue aurretik izandako harpidetza berritzeko ala berria egiteko aukera.

Azkeneko hiru urtetan edo ondoren izan zaretenok, ia ziur, ez da beharrezkoa izango orria betetzea, ze zuen datoak jasota ditugu, bai orria baita fitxeroan ere bai. Halaz ere, berria izanik edo zalantzarik bazenuteke, bertan baditugu betetzeko orriak. Denetara hor doakizue itsatsita izen-emate orri hutsa.

Prezioa dela eta, Abonatuen kasuan, aldaketa bat finkatu da: aurreko urtean izan direnei igoera txiki bat ezarri zaie, kuota 55€-tan finkatuz; berriak egiten direnek 60€ko kuota izango dute. Laguntzaileak berdin, 30€. Bai abonatuak zein kolaboratzaileak partido egunetan inguruko jatetxe batean otordua saritzen den zozketa batean izango dute aukera. Hori bai, bigarren erakoak ohiko sarrera ordindu behar dute. Partido egunekin lotuta, gogoratu bertaratzen diren guztiei sarrerarekin batera Adarraga Gozotegiak oparitzen duen hain ezaguna eta famatua den tarta baten zozketan sartzeko aukera ematen duen tiket bat jasoko duela. Lerro hauen bitartez, klubak eskerrik beroenak luzatzen dizkio hainbeste urtetan zelako fideltasuna eta laguntza izan duen Adarraga Gozotegiari.

Amaitzeko, ordainketa 3 eratara egin daitekeela gogoratzen dizuegu: metalikoan 55€/60€-ak emanez, klubaren kontu korrentean ingresatuz (orrian azaltzen da) edo zure kontu korrontearen zenbakia emanaz. Edozein era dela eta, ordainketa ziurtatu arte ez da txartelik egingo (denboraldia irailaren 17an hasten da, Cisnerosen aurka).

Hurrengo batean xehetasun gehiagorekin zuzendu bitartean, izan ongi eta arren, ahal den neurrian zure inguruan guzti honen berri zabaldu.

Besarkada bat eta geroarte.

Hernani-Landaren, 2017.ko abuztuaren 16a
Lehendakaria