24/11/2015 Martes
Hernani-Santboiana, en Urumeako Kronika
Markagailuan alde nabarmena, zelaian ez hainbestekoa
Santboiana talde kataluniarra nagusitu zen atzo Landaren, 0-32 irabazita. Hernanik Alcobendasen kontra jokatuko du, hurrengoa.
HERNANI
2015/11/23 00:00 Astelehena
markagailuak erakusten duen kolpe gogorra ez zen hainbesterainokoa izan, jokoan; 0-32 galdu zuen Hernanik. Santboianak hasieratik erakutsi zuen ligako oilarretako bat dela; eta Hernani eusten saiatu zen. Aurreneko zatia nahiko parekatua joan zen, nahiz eta kataluniarrak nagusi izan ziren markagailuan. Santboiana zigor kolpe batekin aurreratu zen 6garren minutuan. Partidua nahiko parekatua joan zen 27garren minutura arte; etxekoek egindako akats batek ordea, aldea haunditu zuen: Santboianak entsaioa egin zuen, eta 0-10 jarri zen aurretik markagailuan. Aurreneko zatiko azken jokaldian beste entsaio bat egin zuten kataluniarrek, eta 0-15eko aldearekin joan ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian, gogotsu atera zen Hernani, markagailuari bueltako asmoz. Erasoaldi bat baino gehiago gauzatzeko zorian izan ziren trikoloreak; atzo ordea, entsaio lerroko azken metroak maldan gora izan zituzten. 47garren minutuan Santboianak hirugarren entsaioa egin zuen, eta punturen bat lortzeko esperantzak ihes egin zuen. Partidua bi entsaio gehiagorekin borobildu zuen Santboianak, 0-32 irabaziz.
Oroitzapen oneko zelaia, Alcobendasekoa
Denboraldiko hurrengo jardunaldia Alcobendasen kontra jokatuko du Hernanik, madrildarren zelaian. Oroitzapen oneko zelaia da Las Terrazas; izan ere, Hernanik han lortu zuen Ohorezko Mailara igotzeko pasea.
Estekak:
Urumeako Kronika
marca.com
uesantboiana.com
diariovasco.com
mundodeportivo.com
Hernani-Santboiana, Urumeako Kronikan
El equipo catalan de La U.E: Santboiana fue superior ayer en Landare, ganaron 0-32. El próximo partido del Hernani será frente al Alcobendas
Aunque el marcador refleja una holgada victoria, en el juego, no fue tanta la diferencia. La Santboiana demostro desde el comienzo porque es uno de los gallitos de la competicion y el Hernani trato de hacerle frente. La primera parte fue bastante igualada aunque los catalanes llevaran ventaja . En el minuto 6 se adelanto la Santboiana gracias a un golpe de castigo, el partido se mantenia igualado y en el minuto 27 debido a un error de los locales se abría un mayor margen en el marcador tras el ensayo de la Santboiana 0-10. En la ultima jugada de la primera parte un nuevo ensayo catalan dejaba 0-15 al descanso.
En la segunda mitad los de Hernani salieron con la intención de darle la vuelta al partido. Los tricolores tuvieron más de una oportunidad para hacer algún ensayo, pero quedaron frenados a escasos metros de la linea de marca.
En el minuto 47 La Santboiana lograba su tercer ensayo y se esfumaban las opciones de conseguir un punto bonus. Dos nuevos ensayos bordaron la actuacion de La Santboiana, resultado final: 0-32.
El Hernani jugara la próxima jornada contra el Alcobendas de Madrid. En su campo de Las Terrazas el 29 de abril de 2012 se logró el ascenso a la Division de Honor
markagailuak erakusten duen kolpe gogorra ez zen hainbesterainokoa izan, jokoan; 0-32 galdu zuen Hernanik. Santboianak hasieratik erakutsi zuen ligako oilarretako bat dela; eta Hernani eusten saiatu zen. Aurreneko zatia nahiko parekatua joan zen, nahiz eta kataluniarrak nagusi izan ziren markagailuan. Santboiana zigor kolpe batekin aurreratu zen 6garren minutuan. Partidua nahiko parekatua joan zen 27garren minutura arte; etxekoek egindako akats batek ordea, aldea haunditu zuen: Santboianak entsaioa egin zuen, eta 0-10 jarri zen aurretik markagailuan. Aurreneko zatiko azken jokaldian beste entsaio bat egin zuten kataluniarrek, eta 0-15eko aldearekin joan ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian, gogotsu atera zen Hernani, markagailuari bueltako asmoz. Erasoaldi bat baino gehiago gauzatzeko zorian izan ziren trikoloreak; atzo ordea, entsaio lerroko azken metroak maldan gora izan zituzten. 47garren minutuan Santboianak hirugarren entsaioa egin zuen, eta punturen bat lortzeko esperantzak ihes egin zuen. Partidua bi entsaio gehiagorekin borobildu zuen Santboianak, 0-32 irabaziz.
Oroitzapen oneko zelaia, Alcobendasekoa
Denboraldiko hurrengo jardunaldia Alcobendasen kontra jokatuko du Hernanik, madrildarren zelaian. Oroitzapen oneko zelaia da Las Terrazas; izan ere, Hernanik han lortu zuen Ohorezko Mailara igotzeko pasea.
Enlaces:
0 comentarios