Hernani – Ciencias Sevilla, Urumeako Kronikan

2018/05/27 Igandea

Hernani – Ciencias Sevilla, Urumeako Kronikan


Etxeko estalpean, Ohorezkoa berriro ere!
Hoberenekin lehiatuko da Hernani, beste denboraldi batez, errugbiko Ohorezko Mailako Heineken Ligan. Promozioko bueltako partiduan, Sevillako Ciencias taldeari 30-17 irabazita lortu du mantentzeko txartela. Beste behin, Landareren indarrak bultzatuta lortu du mailari eustea.

HERNANI
2018/05/27 00:00 Igandea
Ez zen bat ere erraza, baina lortu dute; Hernaniko mutilek Ohorezko Mailan jokatuko du­te hurrengo denboraldian, Se­villako Cienciasi 30-17 ira­bazi ondoren. Lau puntu baino gehiagoko aldea behar zu­en, eta 13koa atera zion atzo­ko hil ala biziko parti­du­an.

Hasieratik, burua zutik
Partidu erabakigarrian, oso ga­rrantzitsua zen puntu ba­koitza, eta hori nabarmena izan zen hasiera-hasieratik. Hernaniarrek estreinatu zu­ten markagailua, Oier Gar­mendiaren entseguarekin; pixkanaka puntuak gehitzen joan ziren trikoloreak, 22ga­rren minutura arte (10-0). Orduan, zigor kolpeari esker, Cienciasek hiru puntu es­kuratu zituen (10-3). Hala joan ziren andaluziarrak, atse­denaldira, hernaniarrek beste entsegu bat egin ondo­ren, 15-3.

Bigarren zatian indartsu atera ziren Cienciasekoak; entsegua ea transformazioa egin zuten hasi bezain azkar (15-10), tartea estutuz, baina segituan hartu zuten testigua etxekoek. Zigor kolpea has­teko (18-10), eta pare bat en­tseguren ondoren (30-10), es­kuar­tean zeukaten garai­pe­na. Dena den, aurkariak borrokatzen jarraitu zuten, eta bukaera aldera entsegua egin eta transformatu zuten, 30-17ko markagailua lortuta.

Mantentzea, ziurtatuta
Aldea zabalagoa edo estua­goa, baina Hernanik Ohorez­ko Maila izan zuen eskuetan norgehiagoka osoan zehar. Izan ere, kategorian manten­tzeko, lau puntuko aldea edo gehiagokoa behar zuen talde­ak, eta bostekoa izan zuen baxuena.

Elkarte osoa, ospakizunetan
Zaila zen atzo arratsaldean Errugbi Elkarteko kideren ba­te­­kin hitz egitea, «denok ospatzen» ari baitziren: «ira­bazi dugu; bel­durra genuen ez baitzen par­tidu erraza, [sevillarrak] oso indartsuak baitira. Baina lor­tu dugu; gure mutilen DNA plus bat da, eta zeresanik ez eto­rri den jende guztia… hi­tzik gabe gaude», adierazi du­te Her­nani Errugbi Elkar­te­tik.
Estekak:
Kronika.eus
diariovasco.com
naiz.eus
noticiasdegipuzkoa.eus
mundodeportivo.com
elcorreoweb.es
ferugby.es
rugbyalcala.wordpress.com
gipuzkoa.hitza.eus
Hernani – Ciencias, Argazkiak: Nekane Galarza
Hernani – Ciencias, argazkiak: Paco Roldan
Hernani – Ciencias Sevilla, argazkiak: Ainhoa Muriel
Hernani – Ciencias Sevilla, argazkiak: kronika.eus
Hernani – Ciencias, Argazkiak: Aitor Urkia
mundodeportivo.com Beñat Iradiren elkarrizketa