Valladolidera bidaia

2019, Oct 17

El Salvador eta Hernani CRE taldeen arteko topaketa antolatu dute larunbatean Fuente de La Mora zelaietan, Valladoliden.

Asteburu honetan, larunbatean zehazki, Hernani CREko talde inklusiboa Valladolidera egingo du bidaia, El Salvador taldearekin batera jardunaldi eder baten parte hartzeko. Fuente de La Mora zelaia izango da topaketaren ardatza eta larunbatean goizeko 10:00etan hasiko da festa.

Hasteko, bi taldeen aurkezpenak egingo dituzte goizeko 10:00etan. Ondoren, goizeko 11:00etan lagunarteko partida jokatuko dute El Salvador eta Hernani CRE taldeek. Gainera, bi taldeetako jokalariak nahastuta egongo dira harremanak estutzeko eta jokalarien arteko ezagutzak indartzeko helburuarekin. Azkenik, jardunaldiarekin amaitzeko hirugarren denborarekin disfrutatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

HCREren loteria.

HCREren loteria.

Eguberri on!! Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€. Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...